GARA > Idatzia > Hemeroteka

BERRIA Anjel Lertxundi 2008/1/4

Amets amerikarra

(...) gurasoek beren seme-alabentzat beti amestu izan dutena: berek dutena baino bizitza hobeagoa izan dezatela seme-alabek. Hobeago horretan den-dena kabitzen bada ere, hobekuntza ekonomikoak laburbiltzen du belaunaldi batek besteari opa diona.

Amets amerikarra ere deitu izan zaio desira unibertsal horri, baina ekonomilari optimistenak ere bat omen datoz diagnosian: gaur egungo amerikar askok berek dutena baino etorkizun miserableagoa eskainiko omen diete beren seme-alabei. Hipoteken krisia, gehi langileen diru-sarreren galga ahuldu izana, gehi gose-tasa gero eta handiagoak: horra bart gauean hasi diren hauteskunde luzeetako kandidatuek toreatu beharko duten panorama.

Horri guztiari, gainera, Irakeko gerra eragiten ari den zor sekulakoa erantsi behar zaio.

Non geratu den Irakeko negozioaren pagotxa? Aberatsenen amets amerikarra edertzen segitzen du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo