GARA > Idatzia > Athletic

Beherapenetik oso gertu jarraitzen du taldeak

Ligako boladarik txarrena hilabeterik gogorrena hasteko

Santanderren jasotako porrotak Athleticen denboraldiko boladarik txarrena luzatu egin du. Lau partida daramatzate zuri-gorriek Ligan garaipena lortu gabe, eta horrek beherapenetik oso gertu jarri ditu. Itxaropena, hala ere, ez dute galtzen.

p038_f02_097x164.jpg

GARA | BILBO

Denboraldiko hilabeterik gogorrenari ekin dio Athleticek - hobe gehiago gogortzen bada, horrek taldeak Kopan aurrera jarraitzen duela esan nahi izango baitu-, Ligari dagokionean denboraldiko boladarik txarrenean sartuta dagoela.

Are kezkagarriagoa, aurtengoa bolada txarrez betetako txapelketa izaten ari dela kontuan hartuta. Azken jardunaldietan, hala ere, emaitza txarrenak lortu dituzte zuri-gorriek. Izan ere, Valentzian hainbat ilusio piztu zuen garaipena lortu ondoren, Athleticek lau partida jokatu ditu, eta bi puntu bakarrik eskuratu. Ez da aurkarien kalitatearen kontu hutsa izan; Real Madrilen aurkako porrota ulergarria bada ere, ez da gauza bera gertatzen Murtzia edo Mallorcaren -partida erdiz aritu zen hamar jokalarirekin- aurkako berdinketekin. Ezta Santanderren jasotako porrotarekin ere, Racing oso denboraldi ona egiten ari den arren, igandean ez zuen nagusitasun nabarmenik erakutsi.

Puntuena gutxi balitz, golen atala ere kezkagarria da, talde bilbotarrak bakarra sartu du Ligako azken lau norgehiagoka hauetan, Murtziaren aurka, hain zuzen ere. Zaila dirudi, beraz, Joaquin Caparrosek larunbatean goraipatu zuen «errentagarritasuna» lortzea: golak ez badira heltzen, atera daiteken etekin bakarra berdinketa da, eta puntuz puntu, ez dago mailari eustea lortzerik.

Baina egungo egoera hain tristea izan arren, zuri-gorriek nolabaiteko baikortasunaz begiratzen diote etorkizunari. Hori ere kontuan hartzekoa da, adoreak ere zerikusi handia omen baitauka jokoan.

Santanderren jasotako porrotak Athletic 17. postuan utzi badu ere -eta eskerrak, Betisek Sevillako derbia irabaziz gero beherapen postuetan egongo bailirateke zuri-gorriak-, irakurketa positiboak ere eman zituen. Hori uste du, behintzat, Javi Martinezek. «Partidaren alde positiboa ikusi behar dugu -nabarmendu zuen nafarrak-, emaitza ez baitzen izan ikusitakoaren isla. Gehiago merezi izan genuen. UEFA postuetan dagoen talde baten aurka jokatu genuen, baina ez zuen guk baino aukera gehiago egin. Partida on bat jokatu genuen eta gola bakarrik falta izan genuen».

Horregatik, «lasaitasuna» eskatu zuen erdilariak. «Arriskurik sortuko ez bagenu, kezkatuta egon beharko genuke. Baina arriskua sortzen ari gara, eta egunen batean, zortea izango dugu, eta golak helduko dira. Ziur nago hainbat partidetan sartzen ez diren edo zutoinera joaten diren baloi horiek, atean sartuko ditugula», adierazi zuen egoera eta ikusputua guztiz aldatuz.

El Espanyol llegará sin Jarque, Rufete ni Kameni

Jarque no se ha recuperado aún del pequeño accidente que sufrió durante sus vacaciones navideñas, por lo que no podrá jugar en San Mamés. Ernesto Valverde tampoco podrá contar con el igualmente lesionado Rufete, ni con Kameni, ya concentrado con su selección.

Munitis tendrá que pasar por el quirófano

El balonazo que sufrió Pedro Munitis durante el choque ante el Athletic se saldó con «una luxación en el carpo y un arrancamiento de la apófisis estiloides cubital en la muñeca izquierda». O lo que es lo mismo, que tendrá que pasar por el quirófano y permanecerá un mes de baja.

Iraizoz, Ocio y Etxeberria entrenaron con normalidad en la vuelta al trabajo

Pese a la desilusión, todavía latente, por la oportunidad desperdiciada la víspera en El Sardinero, la semana comenzó con buenas noticias para el Athletic. Y es que Gorka Iraizoz, Aitor Ocio y Joseba Etxeberria participaron con normalidad en el entrenamiento, junto al resto de sus compañeros.

Los tres, de hecho, podrían estar a disposición de Joaquín Caparrós para el choque copero ante el Espanyol, lo que en el caso del guardameta supondría el retorno tras prácticamente dos meses de ausencia.

De todos modos, habrá que esperar a la decisión que tome el técnico tras el último entrenamiento previo al partido, hoy a las 10.30 horas en Lezama.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo