MUSIKA
Kristjan Järvi zuzendariak zuzenduko du Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Gabonetako etenaldiaren ostean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak lanari heldu dio Abonu-Denboraldiko laugarren programako kontzertuekin. Bihar izango dira kontzertu hauek, Donostiako Kursaalean gaur, eta Bilboko Euskalduna Jauregian bihar. Kristjan Järvi arituko da zuzendari, haren maisutasunaren erakusgarri, «New York Times» egunkariak eskaini zizkion hitzak: «podium gaineko indar zinetikoa, birsortutako Leonard Bernstein». Hau izango da Järvik Euskadiko Orkestra zuzentzen duen lehenengo aldia.