Le journal | Eneritz Zabaleta 2008/1/8
Presondegi hotsak
(...) Presondegiak urrun dira euskal presoentzat. Eta urruntasuna ahanztea dela dio erran ezagun batek. Zorigaitzez, herri honetako kasuan, urruntasuna ez da ahanztea. Agian urruntasuna ez delako ahanztea, batzuetan urruntasuna heriotza bilakatzen da. Hori gertatu zitzaion, bederen Natividad deitutako emazte bati. Urruntasunak hil du Nati. (...)
Eta, orduan, urruntasuna eta presondegia heriotza izatea onartzen ez duten anitzek, zer egin dezakete? Ez dakit. Aktualitateko lerroak irakurtuz, mugimendu bat ikusi nuen. Urruntasunik ez, eta, batez ere, presondegirik ez oihukatu nahi zuena. Amnistia aldarrikatzea, urruntasuna eta heriotza desager daitezen aldarrikatzea, bada, ez da gure autonomia eta polizia hurbilaren begi onekoa. Presondegiaren kontrako oihuak debekatu zituzten. Anoeta hetsi, eta inguruak okupatu. Presondegia heriotza da. Baina defendatu behar den heriotza; heriotza legala.
Eta orduan zer gelditzen zaigu urruntasuna eta presondegia heriotza direla salatu nahi dugunoi? Kantatzea besterik ez. Horrela kantatu zuten bederatzi zintzurrek Oiartzunen, 2000 ikusletik goraren aitzinean. (...)
Presondegia heriotza da. Pena hartu nuen igandean, bi lesakar presondegiko heriotzara, eta haien famili eta lagunak urruntasunaren heriotzara bidaliko zituztela jakitean. Baina atzo, beste egia bat oroitarazi zidan aktualitateak. Urruntasuan heriotza da. Presondegia heriotza da. Eta, komisaldegia ere heriotza da. Aldi honetan saiheskiak «bakarrik» hautsi dira. Baina, komisaldegiak heriotza izan ziren iraganean, eta izanen dira etorkizunean.
Urruntasuna heriotza da. Presondegia heriotza da. Komisaldegia heriotza da. Baina Euskal Herria hiru heirotza horiekin hil daitekela uste dutenek inoiz baino biziago sendi dezatela!