GARA > Idatzia > Athletic

Lehen itzuleraren amaiera

Biharamun gozoa atsedenik ematen ez duen egutegian

Larunbatean Sevillaren kontra etxeko bigarren garaipena lortu ostean, etzi zuri-gorriek beste erronka bati aurre egin behar diote: Kopako itzulerako lehia

p034_f02_097x196.jpg

Beñat ZARRABEITIA | BILBO

Athleticeko zaleek aspaldiko partez lasai lo egiteko aukera izan zuten larunbatean. Bilbotarrek partida ederra jokatu zuten Sevillaren aurka. Zuri-gorriek denboraldiko etxeko bigarren garaipena lortu, eta lehen itzulia guztira 22 puntu dutela itxi zuten. Hau da: salbazioa -urria baina salbazioa, azkenean- ziurtatzen duen zenbaki horrekin.

Andaluziarren aurkako lehian Athleticeko hainbat jokalari nabarmendu ziren. Hein horretan, aipatzekoak dira atzealdean Amorebietak eta Koikilik emandako maila, Javi Martinezek zelai erdian eginiko lan eskerga eta aurrealdean aritu ziren lau jokalariek -David Lopez, Susaeta, Yeste eta Aduriz- erakutsitako maila bikaina.

Beste gau andanan jarraitzaileekiko egin izan duten zorraren zati handi bat ordaindu zuten zuri-gorriek. Izan ere, aurrean zuten taldea -baja asko zituela egia izan arren-, ez baitzen nolanahiko arerioa. Sevilla Txapeldunen Ligan ondo ari den taldea da, azken bi urteetan UEFA irabazi du eta iaz Kopan ere gailendu egin zen. Zuri-gorriak, ordea, estu eta larri ibili dira denbora horretan guztian. Hortaz, egun Manolo Jimenezek zuzentzen duen taldearen aurka lortutako garaipenak garrantzia handia du bai arlo sinbolikoan, bai moral aldetik.

Tamalez, larunbateko norgehiagokan alderdi negatibo bat ere egon zen. Jokalarien osasun arazoek Athleticen garaipena zertxobait ilundu zuten. Ez asko, baina kezkatzeko moduko egoera eragin zuten. Kasurik larriena Gorka Iraizozena da.

Atezain nafarra Alacanten lesionatu eta bi hilabetera itzuli zen ate ondora, baina arazoak berriro agertu eta atsedenaldia iritsi aurretik Dani Aranzubiari utzi behar izan zion lekua.

Batek baino gehiagok Iraizozen itzuleran azkarregi ibili zirela uste izango zuen, baina Espanyolen aurka Aranzubiak entzundako txistuek eta antsoaindarra berriz zelaian ikusteko gogoek nolabaiteko antsia kolektiboa eragin zuten Athleticen ingurukoen artean. Orain, ostera ere, nafarraren lesioak senda bidean aurrera egitearen zain egon behar.

Etzi, Kopako itzulera

Bitartean, egutegiak ez du atsedenik ematen. Larunbatean jokatu ondoren, etzi beste hitzordu bat daukate zuri-gorriek. Aurreko asteazkenean gol batez berdinduta, bilbotarrek beste gol bat, gutxienez, sartu beharko dute Bartzelonan kanporaketan aurrera egin ahal izateko.

Ez da erronka erraza izango, baina orain arte Athletic San Mamesetik kanpo aritu denean askoz ere erosoago aritu da. Gainera, katalanuniarrei aurre egiteko, baliteke Ligan minutu gutxi pilatu dituzten jokalariek jokatzeko aukera izatea, iragan astean gertatu zen bezala.

Besteak beste, Asier Del Horno, Ustaritz, Tiko edo Iñaki Muñoz jokalariek hasierako hamaikakoan aritzeko aukera dute. Azken hirurek, joaneko partidan maila ona erakutsi zuten.

poza

Zuri-gorriek garaipen gozoa bildu zuten larunbatean. Beste gauetako mamuak eta zalantzak alde batera utzi zituzten eta joko onari bide eman zioten. Zaleek ederki gozatu zuten San Mamesen.

... eta MINa

Norgehiagoka horrek prezio garestia izan zuen Athleticentzat. Izan ere, bizkaitarrek Gorka Iraizoz eta Pablo Orbaiz galdu baitzituen. Batak zein besteak zelaia utzi behar izan zuten arazo fisikoengatik.

Gorka Iraizoz sufre una nueva rotura de fibras

Corría el minuto 25 de juego cuando en San Mamés se empezó a barruntar la noticia. Gorka Iraizoz sufría problemas físicos. El navarro había recibido el alta médica apenas 24 horas antes y dos meses después de caer lesionado en Alicante se volvía a enfundar los guantes en medio de los aplausos de San Mamés.

Los peores augurios se confirmaban al ver a Aranzubia calentar y comprobar como Iraizoz hacia el gesto del cambio. Aguantó unos minutos más, pero antes del descanso tuvo que abandonar el césped.

La misma noche del encuentro contra el Sevilla, el conjunto rojiblanco hizo saber a través de su página web que el guardameta navarro padece «una rotura en el tercio proximal del recto anterior de su pierna derecha». El comunicado de los doctores del Athletic también hace referencia a que el portero de Antsoain «sufrió molestias» en la citada zona y que en estos momentos se encuentra pendiente «de su evolución».

Parece claro que el navarro no volverá a arriesgar y que no precipitará su siguiente reaparición. Una pena ya que en los 13 partidos en los que ha podido actuar se ha mostrado como uno de los mejores cancerberos del campeonato. Con esta nueva lesión de Iraizoz, Dani Aranzubia volverá a recoger un testigo que le lleva a mantener una relación de absoluto amor, aunque poco, y odio, algo más, con el público de La Catedral.

El partido del sábado dejó otra víctima. Y es que Pablo Orbaiz sufrió un esguince en el tobillo de su pierna derecha. Está pendiente de ver su evolución, pero es baja segura para el choque de Montjuic.

B.Z.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo