GARA > Idatzia > Errugbia

Ohorezko Maila

Ostikoekin huts egin zuen Ordiziak, eta ezin irabazi

Gipuzkoarrek madrildarrek baino entsegu gehiago egin zituzten, baina jaurtiketetan ez zuten asmatu, eta puntu batekin konformatu behar izan zuten

p040_f01.jpg

AMPO ORDIZIA 18

POZUELO 24

Jon LEUNDA | ORDIZIA

Ampo Ordiziak defentsan lortutako puntua bakarrik lortu, baina beste lauak ere gertu izan zituen. Neurketa zaila izan zen, baina garaipena bera eskura izan zuen, eta ostikoetan huts egin izan ez balute, etxekoak izango ziren irabazle.

Izan ere, hortxe egon baitzen gakoa, Ordiziak huts egin zuen jaurtiketetan. Catchople arduratzen da lan horretaz, eta Zelanda Berriko jokalariak atzo ez zuen egun aproposik izan.

Lehen zatian kanpotarrak hobeto aritu ziren, baina entseguak lortzeko aukera askorik ere ez zuten izan. Jaurtiketetan ongi aritu ziren, ordea, eta Savetek izan zituen lau aukeretatik, hiru gauzatu egin zituen. Ordiziak ere ez zuen izan entsegurik egiteko ia aukerarik ere, baina zigorrak izan zituen alde, baina Catchopletek bat lortu bazuen ere, beste bi huts egin, eta 3-9koarekin joan ziren atsedenera.

Hiru entsegu

Bigarren zatiak bi zati ezberdin izan zituen. Kanpotarrak nagusi izan ziren lehen minutuetan, eta berehala lortu zuten transformatutako entsegua. Gero, eskura jokatzeko asmoan euskaldunek huts egin zuten, eta Girauk bere zelaian baloia harrapatu eta sekulako korrikaldia egin ostean, bigarren entsegua lortu zuen. Ez zuten transformatu, baina 3-21 aitzinetik ziren. Partida ia irabazita zutela zirudien, nahiz eta neurketa amaitzeko 25 minutu geratzen ziren.

Hortxe etorri zen, ordea, etxekoen susperraldia. Gainera, madrildarrek jokalari bat gutxiago izan zuten, eta hori ederki aprobetxatu zuten gipuzkoarrek hiru entsegu egiteko. Transformazio guztiak, ordea, huts egin zituen Catchoplek, eta azkenean defentsako lanari esker lortutako puntu gehigarriarekin bakarrik konformatu behar izan zuten Axio Arañaren mutilek. Era berean, jaitsierako postuetatik at jarraitzen dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo