GARA > Idatzia > Herri-kirolak

SOKATIRA

Abadiñok irabaziz ekin dio Euskal Herriko txapelketari

J.L. | DONOSTIA

Abadiñok aurreikuspenak bete egin zituen eta berak irabazi zuen Euskal Herriko Txapelketako lehen jardunaldia, 640 kilotan.

Berriatuan abiatu zen aurtengo lehiaketa, eta bizkaitarrak dira pisu guztietako txapelak lortzeko faboritoak. 640 kilotan, garbi ikusi zen beste inork hauek gainditzea oso zaila izango dela.

Berdeek lan bikaina egin ziten, eta saioko ekinaldi gutziak bereganatu zituzten, talde guztiak hartu baitzituzten mendean. Amaiur izan zen bigarren, baina abadiñoko lehen taldearekin bi tiraldiak galdu zituen, eta bat Abadiño B rekin. Gainerako gutziak irabazi zituen.

Ñapurrak izan zen hirugarren. Aurreko biekin bi tiraldiak galdu zituen, eta gainerako guztiak irabzi zituen. Abadiño B taldeak, Ezpeletakoekin, eta Abadiñoko lehen taldeakin bi tiraldiak galdu ostean, Amaiuri bat irabzi zion, eta gainerakoak iraabzi egin zituen. Uztaritzek Berriozar taldea bakarirk hartu ahal izan zuen mendean, eta azken hauek saioko tiraldi gutziak galdu zituen.

Honela geratu zen sailkapena: Abadiñok 6 puntu batuzituen; Amaiurrek 5; Ñapurrakek4, Abadiño B-k3; Uztaritzen 2 eta Berriozar taldeak, puntu bakarra lortu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo