GARA > Idatzia > Non Zer

Emeterio Sorazuk «Neguko ekialdian hemengo ohiturak» gaia jorratuko du

San Anton jaiak ospatzen ari dira Getarian. Egitarauaren barruan, Emeterio Sorazu erretore getariarrak hitzaldia emango du gaur; «Neguko ekialdian hemengo ohiturak» izango da gaia. Jaietako egitarauarekin jarraituz, bihar, umeak izango dira protagonista. Izan ere, arratsaldean txokolate-jana izango dute Incansables txarangarekin. Ondoren, Txan magoaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute, eta bukatzeko erraldoiekin eta burahandiekin kalejira egingo dute. Ostegunean, berriz, aurtengo txakolina dastatzeko aukera izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo