GARA > Idatzia > Euskal Herria

Gutxienez beste zazpi emakumek jasan dituzte tratu txarrak asteburuan

Emakumeen aurkako indarkeriak ez du ete-nik; joan den asteburuan bertan ere makina bat eraso gertatu dira. Polizia iturriek jakina- razi dutenez, orotara, zazpi gizonezko atxilotu dituzte bikoteari edota bikotekide ohiari emandako tratu txarrak direla eta.

p020_f01.jpg

GARA |

Emakumeen aurkako indarkeriak, beste behin, datu krudelak utzi ditu asteburu honetan Euskal Herrian. Sei emakumek salatu dituzte tratu txarrak; erasoak jasandako emakume kopuruaren gaineko daturik ez dago.

Eraso larrienetakoa Gasteizen gertatu zen igande gauean. Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, iluntzeko zortziak eta laurden aldera Judiz- mendi auzoko taberna batera joateko abisua jaso zuten. Deitu zuen pertsonak ohartarazi zienez, bertan erasotutako emakume bat zegoen. Ertzaintzari jakinarazi zionez, bikotekideak aurpegian kolpatu zuen irainka aritu ostean. Une hartan etxetik irten eta salbu jartzea erabaki zuen eta horregatik sartu zen tabernan bikotekidearengandik ihesi. Emakumea Santiago Ospitalera eraman zuten, medikuek aurpegian zuen kolpea azter zezaten. Ustezko erasotzailea, 32 urteko C.C., beranduago atxilotu zuten ertzainek bere etxeko atarian bertan.

Ordu batzuk lehenago, beste emakume bat erasotu zuten Bilboko erdiguneko kafetegi batean. Lakuako Gobernuko Barne Sailak jakinarazi zuenez, bertan lagun batekin zegoela bere bikotekide ohia agertu zen eta ezer esan gabe joka hasi zitzaion. Emakumeak Ertzaintzari abisua emateko deitzerakoan, ustezko erasotzaileak telefono mugikorra eskutik kendu eta txikitu egin zion. Kafetegian zeuden bezeroak eta langileak erasotzailea gelditzen saiatu ziren, eta orduan egin zuten ihes.

Erasoaren lekuko izan zirenek adierazi zutenez, ustezko erasotzaileak aurretik ere erasotu izan du emakumea, baina ez du inoiz salaketarik egin. Emakumea osasun zentrora eraman zuten medikuek azter zeza- ten; ustezko erasotzailea bien bitartean bere kabuz agertu zen Bilboko Guardiako Epaitegira, Ertzaintza bere bila zebilela jakin ostean.

Geroxeago beste gazte bat atxilotu zuten, 17 urteko bere neskalaguna erasotu izana egotzita. Ertzaintzak aditzera eman zuenez, bikoteak eztabaida izan zuen eta neskak etxea uzteko asmoa agertu zuenean hasi zitzaion mutila kolpeka. Neskaren gurasoak izan ziren beranduago gertatutakoaz ohartarazi zutenak eta Ertzaintzak ustezko erasotzailea atxilotu zuen.

Zangozan ere erasotutako emakumearen senitartekoak izan ziren Foru Poliziari abisu eman zietenak. Nafarroako Gobernuak jakinarazi zuenez, arratsaldeko 17.00ak aldera gertatu zen erasoa, 31 urteko gizonak emakume bat aurpegian eta sabelean kolpatu zuenean. Foru Poliziaren aurrean jarri zuen salaketa emakumeak, herriko osasun zentroan izan ondoren. Joan den urtean ere, Foru Poliziak txosten bat egin zuen, baina orduan emakumeak salaketa kentzea erabaki zuen. Oraingoan Agoizko Epaitegian babes neurriak eskatu ditu.

Orotara, beraz, igandean lau emakumek salatu zituzten euren bikote edota bikotekide ohiak tratu txarrengatik. Ez dira izan hauek, ordea, asteburuan egindako salaketa bakarrak. Larunbatean ere hiru gizon atxilotuak izan ziren emakumeen aurkako indarkeria egotzita.

Nafarroako Corella herrian 42 urteko gizona atxilotu zuen Udaltzaingoak tratu txar, irain eta mehatxu delituengatik. Emakumea bera izan zen ustezko erasotzailearen aurkako salaketa jarri zuena.

Larunbatean ere 23 urteko gaztea atxilotu zuen Ertzaintzak Gasteizen emakumeen aurkako indarkeria egotzita. Lakuako Barne Sailak aditzera emandakoaren arabera, eztabaida baten ostean gazteak oinetako bat jautiki zion bikoteari aurpegira eta hainbat zauri eragin zizkion. Iturri berak azaldu zuenez, erasoa 22.50ean gertatu zen eta emakumea bera izan zen Polizia autonomikoari abisu eman ziona. Zauriak artatzeko Txagorritxuko Ospitalera eraman behar izan zuten erasotua.

Aipatuez gain, nabarmentzeko kasua da larunbat goizaldean Gasteizen emakume batek jasandako erasoa. Igandeko edizioan egunkari honek jasotzen zuen moduan, emakume bat Txagorritxuko Ospitalera eraman behar izan zuten, bere bikoteak labankada bat eman ostean. Erasotzailea Langraizko espetxean kartzelaratu zuten larunbatean bertan epaileraren aurretik pasa ondoren.

salaketak

Kasurik gehienetan erasotua bera da polizia ohartarazten duena, baina asteburuan gertatutako kasu bitan senitartekoak izan dira gertatutakoaren berri eman dutenak.

erietxera

Egun horietan erasoak pairatutako emakumeetatik, bost ospitalera edota osasun zentrora eraman behar izan zituzten zauriak sendatzera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo