UPNk, PSNk eta CDNk Guardia Zibilaren jarduna goretsi dute
Nafarroako Parlamentuak Guardia Zibila zoriondu zuen atzo Igor Portu eta Mattin Sara- sola lesakarren atxiloketengatik eta, era be- rean, alderdi politikoei «susmo» hutsean oi- narrituta alarma ez pizteko eskatu zien. Adierazpen hori UPNren, PSNren eta CDNren bo- zekin onartu zen, NaBaik eta NEBk aurkeztu- tako bi mozioak atzera bota ostean.
GARA |
Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak NaBaik eta NBEk Igor Portuk Guardia Zibilaren esku jasandako tratu txarrak ikertzea eskatzen zuen adierazpena arbuiatu, eta haren ordez, UPNk, PSNk eta CDNk proposatutako adierazpena onartzea erabaki zuen.
Zazpi puntutan banatutako adierazpenean, lehenik eta behin, Parlamentua «poztu» egin zen Igor Portu eta Mattin Sarasola lesakarrak atxilotu izanagatik, eta oroitarazi zuen horiei Barajeseko atentatua egin izana leporatzen zaiela. Horretaz gain, errugabetasun presuntzioa ukatuz, Ganberak «Nafarroako bi hiritarrek egindako ekintzak salatu» egin zituen, eta «horien portaerarengatik Lesakako herriaren izen ona eta, era berean, Nafarroarena zikindu izana» deitoratu zuen.
Era berean, Estatu espainoleko Segurtasun Indarrekiko erabateko «atxikipena» adierazi zuen Parlamentuak, eta «eskerrak» eman zizkien; batetik, «Zuzenbide Estatuaren printzipioei eusteagatik, eta, bestetik, atentatuak saihestuz eta terroristak atxilotuz aurrera daramaten lanagatik». Horretaz gain, Ganberak alderdi politikoei lesakarren egoeraren inguruan hitz egitean «ondorioak» ez ateratzea eta «zuhurtzia» eta «lasaitasuna» izatea eskatu zien, hala, «jendartean alarma» ez sortzeko. Gainera, Igor Porturen kasuari dagokionez, Donostiako Epaitegiak aurrera daraman ikerketarekiko «errespetua» adierazi, eta hark hartutako erabakia «ontzat hartua» izan dadila eskatu zuen.
«Terrorismoa desagerrarazi»
Horren ildotik, Nafarroako Parlamentuaren aburuz, gazte le-sakarren atxiloketak argi utzi du Zuzenbide Estatuak «normaltasun osoz» betetzen duela bere lana, eta pertsona ororentzat «berme guztiak» eskain-tzen dituela. Adierazpenaren azkenengo puntuan, «legaltasune- tik eta sendotasun osoz», «terrorismoarekin amaitzeko» eta «behin betiko bake atzeraezina» lortu ahal izateko, «batasunerako» deia luzatu zien Iruñeko Legebiltzarrak alderdi politiko eta gizarte erakunde guztiei.
Nafarroa Bai koalizioko parlamentari Patxi Zabaletak gogor gaitzetsi zuen Parlamentuak adostutako adierazpena, haren ustez «beste alde batera begiratzeko, eta biktima batzuk bakarrik kontuan hartzeko» jarrera hartzen duelako.
«Eskubide politikoak eta askatasuna defendatu ahal izateko, nahitaezkoa da giza eskubide guztiak defendatzea eta bi aldeetako biktimekiko solidarioa izatea» adierazi zuen Aralarreko koordinatzaile nagusiak.