Neven Spahija: ĢElkarren aurka aritu ginenean baino askoz hobeto daudeģ
J.O. | GASTEIZ
Sekulako astindua, 84-62, eman zion Baskoniak Unicajari azaroan elkarren aurka jokatu zutenean, baina Baskoniako entrenatzaileak, Neven Spahijak, aurrekari horrek ez duela ezertarako balio uste du. «Irabazteko gogor borrokatuko dugula bakarrik agindu dezaket. Malaga oso aurkari gogorra da, ondo ezagutzen dut taldea eta haiek gu ere bai, baina iruditzen zait euren aurka jokatu genuenean baino askoz hobeto daudela», azaldu zuen.
Zortzi taldeak oso maila altukoak direla-eta, zozketaren emaitza ez zuen ez ontzat ez txartzat eman, eta andaluziarrek gauzak oso zail jarriko dituztela errepikatu zuen.
Sergio Scariolok, aldiz, oso argi dauka: «Irabazteko azkenaldian Tauren aurka egindako jokoa asko hobetu beharko dugu, oso erraz nagusitu baitzaizkigu».