GARA > Idatzia > Kultura

Zenbat ale daude?

p046_f03_83x48.jpg

Pruden GARTZIA Azkue Bibliotekako zuzendaria

Ez da erraz erantzuteko galdera. Gai horren inguruko aditu nagusiak, Julien Vinsonek, 26 aleren berri zeukan 1907an, hots, orain dela ehun urte, baina arreta bereziz ohartarazten digu berak azken urteotan ikusi edo ezagututako ale horietatik ordurako bi desagertuak zirela, eta beldur zela beste hainbat ere bide bera hartuko ez ote zuten, alegia, bilduma pribatuetan ezkutatuta gelditzearena. Gaur egun, erosketa honen harira eginiko bilaketa arin batean, hamaika ale baino ezin izan ditugu aurkitu, horietatik zortzi liburutegi publikoetan eta beste hiru bilduma pribatuetan. Vinsonek edo Schuchardtek behin eta berriro aipatzen dituzten ale batzuk desagerturik daude egun. Euskaltzaindiak erosi berri duena, beraz, ezagutzen dugun hamabigarrena da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo