«Inoren Ero Ni» eta «Victim Chaos» taldeen kontzertua
Lizarrako Gaztetxean ikusteko aukera izango da. «Inoren Ero Ni» taldeak adierazi duenez, aldaketak izan dituzte eta Drakek taldea uztea erabaki ostean Mariano Hurtadok hartu du bere tokia. El Hombre Burbuja talde andaluziarrean eta Irungo Lazy Lizard taldean aritua da egun «Inoren Ero Ni» taldearen baxu-jotzaile berria dena.