GARA > Idatzia > Gutunak

ainhoa kortajarena

Ezkontza berezia

Nire lagun mina, Bea, joan den larunbatean ezkondu zen. Ohiko ezkontza izan zitekeen, udaletxean larunbat goizetan ospatzen direnetako bat gehiago. Ezkontza berezia izan zen, ordea, haientzat domina izan delako trabaz betetako lasterketa burutu ondoren, beren zilborretik harantzago ikusten ez dutenek jarritako trabak, izan ere. Berezia, haietako bat zoriontsu izango zatekeelako elizan ezkondu balira, baina Jainkoaren etxean ere onartzeko eskubidea erabiltzen dute eta, mespretxu ankerraz, atea muturrean itxi diote. Berezia, nire laguna emakumezko batekin ezkondu delako, eta oraindik ere askori begiek salto egiten diete zuloetatik, sexu bereko bi lagun elkar maitatzen ikusten dutenean

Berezia izan zen, bestalde, ezkongaiek itxaropen bidea zabaldu dietelako bizimodu normala egin nahi duten guztiei; berezia, ondo irakatsi digutelako zer den koldarkeria bazterrean uztea eta bizitzan maite denaren alde borroka egitea; berezia, azken batean, gizatasun bikaineko pertsonak direlako. Benetako bizipoza eskaintzen digute, bihotz-gogorren aurrean eta aurpegi hutsalen erdian.

Pila bat maite zaituztet.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo