GARA > Idatzia > Alaves

Partida zaila Mendizorrotzan

Etxeko lanak ondo egitetik etorri behar du taldearen sendotasunak

Jaitsiera postuetatik aldendu nahi du Alavesek Lehen Mailara itzultzeko ametsa izan bai baina Balaidosetik kanpo eskas ari den Celtari irabazita

p045_f01_148x116.jpg

ALAVES-CELTA

Mendizorrotzatik kanpo puntuak lortzea horren zail zaion Alavesen sendotzearen giltzak Mendizorrotzan behar du egon, are gehiago hurrengo bi partidak Gasteizen eta iaz Lehen mailan aritutako Celta eta Nasticen aurka jokatu behar izanda. Anoetan puntu batek azken minutuan ihes egin ostean, Celtaren aurka jokatu beharra ez da samurra, baina Vigoko taldea ere ez dabil batere fin Balaidosetik kanpo, eta jokatutako azken bi partidetan Cadizen aurka 3-1 eta Teneriferen aurka 3-2 galdu baitute Lopez Carorenek.

Ez da erraza izango Uriberenek ere hiru gol sartzea, Alaves baita, Racing de Ferrolen atzetik, etxean golik gutxien egin duen taldea. Babazorroek bederatzi gol baino ez dituzte egin Mendizorrotzan, baina jaso ere gutxi egin dituzte, zazpi hain zuzen ere. Bolada txarrean izan arren, Celtaren etxetik kanpoko zenbakiak ez dira horren txarrak, hirutan irabazi, hirutan berdindu eta lau aldiz galdu baitute, hori bai, azkeneko biak jarraian izan dira.

Hamaikakoei dagokionez, Josu Uribek bi jokalari berri sartuko ditu Anoetan hasieratik aritu zen taldean. Angel zigortuta eta Tarantino min hartuta izanik, entrenatzaile asturiarrak Coromina jarriko du ezker hegalean eta eskuinean utziko duen lekua Edu Alonsok beteko du, hainbat hilabete min hartuta egon ostean.

Raul Sanchezen zalantza

Beste aldaketa nagusia zelai erdiko eskuinean izango da. Gabrik jokatu du hor azken partidetan, baina Samuel Bayon kataluniarra arituko da Celtaren aurka harrobiko jokalariaren ordez. Gainontzean, Realaren aurka aritutako talde bera arituko da galiziarren aurka.

Atzo eskainitako deialdian hemeretzi jokalari sartu zituen Josu Uribek, azken entrenamenduan Raul Sanchez aurrelariak min hartu baitzuen, eta badaezpada Igor Martinez ere prest egotea nahi du Alaveseko entrenatzaileak.

Celtan bi dira gaurkotasuna duten izenak, Alavesek fitxatu ezin izan zuen Fernando Sales eta orkatilan izandako arazoak osatu ostean jokatzeko moduan izango den Fabian Canobbio. Negoziaketetan aritu arren, konkurtso legeak ez zion Alavesi erdilaria fitxatzen utzi eta Vigon amaitu zuen Sevillaren jokalari ohiak; hala, Mendizorrotzakoa izango da bere talde berriarekin jokatuko duen lehen partida ofiziala.

Gasteizen izango ez direnak, ordea, Juan Manuel Peña, Yiannis Okkas eta Quincy Owusu-Abeyie izango dira, min hartuta daudelako, eta Roberto Souza eta Adrián González, aldiz, Lopez Carok hala erabaki duelako.

Pinto atezainaren hutsa ere nabaria izango da galiziarren artean, atzo bertan Bartzelonan aurkeztu baitzuten min hartuta dagoen Jorqueren ordez.

 
Uribe ve al Celta como uno de los claros favoritos al ascenso a Primera

Josu Uribe se rindió en elogios sobre el Celta y, pese a que su trayectoria no sea muy regular, lo calificó como «uno de los mejores equipos de la categoría». «Será uno de los que al final de la actual temporada estará entre los tres primeros que lograrán ascender a Primera División, tanto por plantilla y cantidad de jugadores, como por la capacidad de su nuevo entrenador», declaró el asturiano.J.O.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo