GARA > Idatzia > Saskibaloia

iurbentia Bilbao Basket

Grupo begar leonen kontura luzatu nahi dute Vidorretarenek etxeko bolada ona

BILBAO BASKET-LEON

GARA | BILBO

Aspaldiko partez etxean bigarren neurketa jokatuko du jarraian Iurbentia Bilbao Basketek. Aurkaria ACB Ligako azkena, Grupo Begar leon izango da eta 20.30ean hasiko da partida.

Aurkari bikaina behar du printzipioz talde gaztelarrak Bilbao Basketek La Casillan daraman bolada paregabeari eutsi eta bigarren itzuliari garaipenaz ekiteko. Hala ere, kontuan hartzekoa da Grupo Begar Leonek lehenengo itzulian, laugarren jardunaldian, irabazi egin ziola Txus Vidorretak zuzentzen duen taldeari, luzapenean puntu bakar baten aldeaz, 77-76.

Neurketa hartako «heroia» Urko Otegi donostiarra izan zen. Aste honetan «bilbotarren aurka motibazio berezia» eta «Bilbao Basket sailkapenean egoera onean dagoelako inbidia sanoa» sentitzen dituela adierazi du.

Bestetik, Vidorretak Leongoekiko «errespetua sentitzen» duela azaldu zuen partida bezperan. «Beti borrokatzen dute eta hemen irabazita pauso handia emango lukete», esan zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo