GARA > Idatzia > Saskibaloia

Hondarribia-Irun

Mann Filter ahula da Koparako azken oztopoa

GARA | HONDARRIBIA

Zaragozako Mann Filter ahula izango da Hondarribia-Irunek Koparako bidean aurkituko duen azken oztopoa. Hondartza pabilioian Emakumeen Ligako azkena izango du aurkari talde gipuzkoarrak 19.00etatik aurrera.

Partida erraza behar luke Jon Txakartegiren taldearentzat, are gehiago Eurokopatik at geratu izanagatik «mendeku hartu» nahi badute. Mann Filter oso talde gaztea da eta jokalari onak baditu ere, aurreneko itzuli eskasa egin ondoren neurketa bakarra irabazi du hamabi jardunaldiren ostean. Ezusteko galanta litzateke gipuzkoarrentzat galduko balute.

Porrot baten zain

Irabaztea derrigorrezkoa bada ere, ez da nahikoa. Kopako sailkapena erdiesteko Celtak, Olesa Espanyolek edo Rivas Futurak galdu egin behar dute. Celtak etxean Extremadura Dato hartuko du, Olesak Kanarietan jokatuko du eta Rivasek Burgosen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo