GARA > Idatzia > Pilota

Waltari izango da Pausako kanporaketa irabazteko faboritoa

J.L. | BAIONA

Berezkoen Buruz Buruko Txapelketako partida bakarra izango da gaur Pausuan, Ignacio trinketean, eta ez bi hasieran iragarrita zegoen bezala.

Waltariren eta Etxeberriren arteko dema soilik ikusi ahal izango da gaur, bai behintzat lehiaketari dagokionez, baina horrek badu bere arrazoia. Aranburu eta Errekart ziren jokatzekoak bigarrenean, baina azken honek zenbait arazo ditu, eta gaur ez dago jokatzeko moduan. Txapelketa honetan atzerapenik onartzen ez denez, jokatu gabe utzi behar izan du Buruz Burukoa, eta Aranburuk, aldiz, indarrik galdu gabe egin du aurrera.

Waltarik eta Etxeberrik jokatuko duten partidak, aldiz, ikusmin handia sortu du. Biak lehen kanporaketa gaindituta datoz, baina horrekin ez dute aski eta bigarrena ere gainditu nahi dute.

Pilotari kubatarra da faboritoa, dirua bere alde aterako da, baina horrek ez du ezer irabazten. Etxeberri galtzeko gutxirekin aterako da kantxara, eta neurketa luzatzen saiatuko da, hartara amerikarra urduri jartzea lortuko luke eta. Neurketa hau arratsaldeko zazpietan hasiko da, eta irabazten duenak hilaren 30ean Ezpeletan Aranbururen aurka jokatuko du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo