Finaly afera: eliza katolikoak bi haur judu bahituta izan zituenekoa
FIPA jaialdian harrabots handia egin du Finaly aferaren inguruko dokumentalak. Erlijio afera bat, estatu afera bihurtua. Hori da, Finaly aferaren muinean dagoena. Bigarren mundu gerlan, emazte katoliko batek gordetako eta bataiatutako bi haur juduen istorioa kontatzen du. Gerla bukatu, eta nazien sarraskitik onik atera zen beraien izebari ez itzultzearren, bi haur juduak, jada katoliko bihurtuak, gordeta izan zituzteneko istorioa azaltzen du dokumentalak.
Eneritz ZABALETA | BIARRITZ
Paradoxa handia da Finaly afera. Bi haur, sarraskitik salbaziora, salbaziotik bahiketara, judaismotik katolizismora, eta Europatik Israelera eraman zituen, hain zuzen ere.
Finaly familia, frantziar Estatuko familia judu bat zen. Nazismoaren heriotza makinariak, baina, kide guztiak Auschwitzeko heriotzara eraman zituen. Baina, lehenago Gerald eta Robert Finaly haurrak, Antoinette Brun frantziar katolikoari entregatu zizkioten gurasoek.
Bi haur juduek, emazte antisemita baten eskutik ukan zuten salbazioa. Brun errotik antisemita baitzen, katoliko sutsua zen bezainbestean. Gerla bukatuta, Brunek errefusatu egin zuen bi haurrak itzultzea bizirik iraundako senideei. Haurrak bataiatuak, eta juduengandik salbatu beharreko bi katoliko bihurtuak ziren haren begietan.
Euskal eliza eta Franco
Brun andereak, bi haur «katoliko» berriz judaismora itzultzeko ideiarekin erotuta, Nuestra Señora de Sion-eko kongregazioaren esku utzi zituen, Vatikanoaren onespena jaso ondoren.
Juduen salbatzailea, bahitzaile bihurtu zen horrela. Apezetxez apezetxe ibili ondoren, Lazkaoko apezetxera bidalti zituzten bi haurrak. Haurren pista jarraitu, eta Franco diktadoreak, bi haurrak espainiar errepublikarren aurka trukatzea ere proposatu zuen.
Zazpi urteko gorabeheren ondotik, erakunde katolikoen eta juduen arteko akordio batek ahalbidetu zuen Finaly haurrak beraien familiari itzuliak izatea. Apez bahitzaileak ez ziren justiziaren atzaparretatik pasa. Frantziako zerbitzu sekretuek, espainiar Estatutik bidaia ezkutu bat egin, eta bi haurrak Israelera itzuli zituzten. Bizkitartean, Brun anderea omendua izan zen, Gerald eta Robert Finaly naziengandik ezkutatzeagatik.
El edificio de Tabacalera de Donostia estrenará mañana su nueva sala de cine.
La sala contará con capacidad para unas setenta personas y estará ubicada en lo que fuera taller de carpintería en la vieja fábrica de tabacos, para la proyección de los programas premiados en el Festival Internacional de Programas Audiovisuales FIPA que acoge la ciudad de Biarritz.
En un comunicado, los organizadores resaltaron que la característica «más singular» de la nueva sala es que sus butacas son las mismas que durante décadas vistieron el conocido Teatro Victoria Eugenia, ahora temporalmente cedidas a Tabacalera.
El estreno de la sala de cine abre la temporada de actividades de 2008 en Tabacalera. Y con tal motivo, el acto contará con la presencia del secretario general del FIPA, Jean-Michel Ausseil, y con el director general de Tabacalera, Joxean Muñoz.
El acto consistirá en un maratón audiovisual que comenzará a las 18.00 y ofrecerá la oportunidad de disfrutar de algunas de las mejores producciones audiovisuales del año 2007.
La cita es en sí es el primer paso de una colaboración que FIPA y Tabacalera esperan desarrollar en los próximos años.
El Festival Internacional desea, según indicó ayer, que esta relación sea permanente y permita resaltar la riqueza de las culturas europeas e internacionales en su especificidad.
La iniciativa reafirma, igualmente, la «vocación transfronteriza» del centro Tabacalera, que con este tipo de proyectos busca «construir puentes y borrar las barreras psicológicas hacia eventos que, pese a su cercanía, todavía se perciben lejanos».