GARA > Idatzia > Non Zer

Tas Tas Irrati Libreak euskaraz egindako lehenengo irrati-tailerra antolatu du

Tailerraren edukiak honakoak izango dira: irrati hizkuntza, lokuzioa, ahozko grabazioa, elkarrizketak nola egin, iragarki laburrak, edizio digitala, soinu efektuak eta azkenik, lan bat egin beharko da (irratsaioa sortu eta grabatu). Tailera larunbatero, otsailaren 9tik martxoaren 1era, 10.00etatik 14.00etara izango da, Tas-Tas Irratiaren egoitzan (Prim kalea, 41, 5. Ezk.- 48006 Bilbo). Parte hartu nahi duenak telefono bidez egin dezake, 944 151 414 edo 665 757 059 telefonoetara deituta, irratiaren egoitzan astelehenetik ostiralera, edo e-maila ere idatz dezake, ikastaroak@tas-tas.org helbidera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo