Pikor antzerki taldearen «Jokaut» antzezlana iritsi da Zornotzara
Ikuskizun honek bete-betean lantzen du eskolako erasoen gaia. Helduen munduaren bortizkeriari buruz dihardu, gazteek hura nola ulertzen duten; komunikabideetan agertzen den bortizkeriari buruz, eta nola gazteek hura irensten duten; objektu eta animalien kontrako bortizkeriari buruz. Irainen ankerkeriaren gaiaz ere hitz egingo dugu. Biktimen bakardadeari buruzko gogoeta eta salaketa egiten du, jazarpen ekintza ororen inguruko isiltasunari buruz, lekukoek, ia beti, nahiago baitute isildu.