GARA > Idatzia > Pilota

berezkoak

Etxetok eta Kurutxarik nahiko erraz lortu dituzte ligaxkako lehen puntuak

GARA | LEKORNE

Etxetok eta Kurutxarik nahiko erraz lortu zuten finalerdietako ligaxkako lehen puntuak eskuratzea, atzo Lekornen Sorhueti eta Idiarti 40-30 eta 40-28 irabazteari esker. Faborito garbi garbirik ez bazen ere, dirua oker ibili zenik ezin esan daiteke.

Lehen partida berdindu samar hasi zen, izan ere, partidako hiru berdinketa bakarrak lehen tantoetan eman ziren. Hala ere, Etxetok nahiko azkar hartu zuen aurrea markagailuan, 17-6 aurreratzea lortu zuen. Bi pilotariek ez zuten partida onik egitera iritsi; galdutako pilotak gehiegi izan ziren, 11 Etxetok eta 13 Sorhuetek. Boteetan ere alde nabarmena atera zion irabazleak galtzaileari, hamalau tanto lortu baitzituen hasierako jokaldiarekin, eta Etxetok 9 lortu zituen. Gauzak horrela, ordubete eta lau minutu iraun zituen partidan, Kurutxarik merezitako garaipena eskuratu zuen, nahiz eta trinketean garatutako jokoa oso ona izan ez.

Errazagoak izan ziren gauzak Kurutxarirentzat arratsaldeko bigarren partidan. Boteari probetsu handia ateraz, 14 lortu zituen, hasiera-hasieratik alde handia lortu zuen markagailuan, 17-6 aurreratu baitzen berehala. Lesio batetik atera berria den arren, atzokoa bigarren partida zuen jokatu gabe hilabete eman ostean, ongi bideratu zuen partida, eta 43 minututan ondo irabazi zion Idiarti.

Gaur jardunaldiko beste bi partidak jokatuko dituzte Donibane Garazin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo