GARA > Idatzia > Alaves

Uribek bi multzotan banatu zituen bere jokalariak

GARA | GASTEIZ

Alaves buru-belarri ari da prestatzen, asteburuan Sevilla Atleticoren aurka jokatu behar duen partida. Atzoko lan saioan, Josu Uribek bere taldea bi multzotan banatu zuen.

Alde batetik, hamar jokalarik bigarren taldearen aurka norgehiagoka bat jokatu zuten Ibaiako instalazioetan. Beste guztiak, neurri txikiagoetako futbol zelai batean aritu ziren. Hala ere, asturiarra jokalariak alde batetik bestera aldatzen ibili zen entrenamendu osoan zehar. Jokalari horien artean ez ziren egon, Gaspar, Coromina, Aganzo, Tarantino, Ruben Royo eta Alain dira, guztiek arazo fisikoak baitituzte.

Arazo instituzionalak

Bestalde, Alavesek atzo jakinarazi zuenez, talde arabarrak merkataritzako erregistroan sartzeko arazoak ditu. Horiek horrela, Pitermanek sortutako egoera horri aurre egin eta neurri legalak hartu beharko ditu Alavesek arazoa konpondu eta kasuak Ortiz de Zarate kontseilariarekin zerikusirik ez duela argitzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo