GARA > Idatzia > Non Zer

Xaenami laukotea eta Anthony Lafargue perkusionista Miramongo Matinéean

Euskadiko Orkestraren Donostiako egoitzan, Miramongo Matinéeak zikloaren barruan, beste emanaldi bat eskainiko da. Xaenami Laukoteak eta Anthony Lafargue perkusionistak, Euskadiko Orkestrako kideak guztiak, bibrafonoaren aberastasun kromatikoa hari-laukote baten soinuekin nahastu eta, hala, errezital berezi bat aurkeztuko dute. Fusio ezohiko horretatik sortu da EOSeko perkusio eta tinbal bakarlari den Anthony Lafarguek Astor Piazollaren «Five Tango Sensations» lanaren gainean egindako moldaketa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo