etaren atentatua justizia espainiarraren aurka
Lehergailu batek oso kalte handiak eragin ditu Bergarako epaitegian
Bergarako epaitegiak kalte handiak izan ditu ETAk jarritako lehergailu batek eztanda egin ondoren. Ostegunean, gauerdian, gertatu zen eztanda, eta iturri polizialek adierazi zutenez, erakunde armatuak ekintza gauzatzeko amonitola erabili zuen, orain arte erabili ez duen lehergai indartsua. Bergarakoa, azken hilabeteotan epaitegien kontra egindako hirugarren ekintza da eta horren aurrean, politikariek eta erakundeetako ordezkariek gaitzespena agertu zuten.
GARA | BERGARA
Oso kalte handiak eragin dituen leherketa gauerdia pasata, hogei minutu geroago, gertatu zen. Ordurako, epaitegiaren inguruko eremua itxita zuen Ertzaintzak, ezezagun batek Oñatiko suhiltzaileei horren berri eman ondoren (antza denez, aldez aurretik grabatutako mezu baten bidez). Lehergailuak 0.00etan egingo zuela eztanda iragarri omen zuen hark, baina azkenean 0.19ean jazo zen.
Lakuako Justizia sailburu den Joseba Azkarragak argitu zuenez, ordurako, epaitegiko zaintzaileek bi motxila susmagarri ikusi zituzten sarrera parean, eta Ertzaintza jakinaren gainean jarri zuten. Hori 23.48ean gertatu omen zen, suhiltzaileek telefono deia jaso baino bi minutu lehenago.
Eztandaren ondorioz Bergarako eraikinaren sarreran txikizioa nabaria zen. Ondoko denda batzuetan eta inguruan aparkatutako hainbat ibilgailutan ere kalteak izan ziren. Hala ere, ez zen zauriturik egon. Beira eta horma puskak nonahi ikus zitezkeen.
Polizia iturriek nabarmendu zutenez, amonitol izeneko lehergaia jarri zen, indar handia omen duena, eta orain arte ETAk inoiz erabili izan ez duena. Amosal eta nitrometano nahasketa bat dela esan zuten. Miguel Buen PSEko agintariak aipatu zuenez, kalte handiak eragin ditzake eta atentatu handietan erabili izan da (Oklahomakoa aipatu zuen zehazki). Antza, duela astebete Algortako bide batean garagardo upel baten barruan zegoen lehergailua ere amonitolez egina zen. Atzo arte ez zuen Ertzaintzak horren berririk eman.
Azkarragak esan zuenez, gauean zehar sei aldiz hitz egin zuen Barne Saileko arduradun nagusia den Javier Balzarekin, ikerketa abiarazteko. Gerora baieztatu zenez, aurpegia kaputxaz estalita zuen pertsona gazte batek jarri omen zituen motxilak, 23.40 aldera, epaitegiko kamerek hartutako irudiek agertzen dutenaren arabera.
Lehergailuaren ezaugarriei dagokienez, 5 kilo inguru lehergai zituela adierazi zuen Justizia sailburuak, goizean, Bergaran egindako adierazpenetan, baina geroago, polizia iturriek aipatu zuten 15 bat kilo zituela kalte handiak eragin zituen lehergailu horrek.
Hirugarrena
Azken hilabeteetan Euskal Herrian izandako auzitegien aurkako hirugarren ekintza da honako hau. Abenduaren 16an ETAk leherketa eragin zuen Justizia Administrazioak Sestaon duen egoitzan eta, atzo bezala, kalte material handiak sortu.
Horren aurretik, azaroaren 11n, beste bi lehergailu jarri zituen erakunde armatuak Getxoko epaitegian. Kasu horretan, eztanda egin ez zuten arren, ertzain bat zauritu egin zen hurrengo egunean, Iurretako polizia etxean Getxon atzemandako lehergailuetako bat ikertzen ari zenean haren detonagailuak ustekabean leherketa eragin zuelako. Eztandaren eraginez Poliziak zauri larriak izan zituen eskuetan.
Hainbat hedabidek lehenengo unetik gogora ekarri zutenez, azken boladan ezker abertzalea jomugan jarri duten auzitegi espainiarrak jotzen ditu eraso honek. Ostegunean bertan, Pernando Barrena eta Patxi Urrutia kartzelatuak izan zirela aipatu zuten, eta ordu batzuk geroago Espainiako Entzutegi Gorenak EHAK eta EAE-ANV alderdien jardueraren etena aztertu behar zuela ere aipatzen zen horietan. Horrekin lotu zuen, argi eta garbi, Joseba Azkarraga Justizia sailburuak.
Edonola ere, Bergarako guardiako epaitegia gaur bertan zabalduko dutela ziurtatu dute, nahiz eta epaitegiko jarduera ohikoa ez den astelehenera arte hasiko. Horretarako, eraikineko atzeko atea egokituko dute jendea bertatik sar dadin.
Beste alde batetik, Bergarako Udalak ohar bat kaleratu zuen, leherketaren ondorioz kalteturik suertatu diren herritarrei jakinarazi zitzaien Ertzaintzaren komisariara jo beharko dutela salaketa jartzeko, bertan datuak zentralizatu eta bete beharreko guztia bideratuko dutelako.
Elkarretaratzea
Hain zuzen, Bergarako Udalean ordezkaritza duten talde politikoek bilera egin zuten arratsaldean, epaitegiaren aurkako atentatuaren gainean eztabaidatzeko eta testu komun bat hitzartzen saiatzeko. Azken hau, ordea, ez zen posible izan.
Bilera horretan, EAE ez ezik gainontzeko taldeek gaur eguerdian elkarertaratzea deitzea hitzartu zuten, ekintzaren aurka protesta egiteko. Honekin batera, Osoko Bilkura deitu dute gai hau jorratzeko.
Edonola ere, Bergarako EAJk eta PSEk idazki bana kaleratu zuten goizean epaitegien aurkako atentatua salatzeko.
Kilo lehergai zituen, iturri polizialek aipatutakoaren arabera, Bergarako epaitegian eztanda egin zuen gailuak. Lehergailua amonitolez osatuta omen zegoen, erakunde armatuak orain arte erabili izan ez duen lehergaia.
En opinión del consejero de Justicia, Joseba Azkarraga, que visitó el Juzgado de Bergara, ETA intenta «amedrentar a un sector de la judicatura en función de sentencias judiciales que no le gustan». Azkarraga se refirió a los «sectores que pueden ser ilegalizados», a los que acusó de «actuar de manera cínica y con falta de moral», y les recomendó que «cuando pidan solidaridad, miren lo que ha pasado en este pueblo y levanten la voz».
Por su parte, el Parlamento de Gasteiz hizo pública una declaración institucional exigiendo a ETA «su disolución inmediata» y haciendo un llamamiento a «mantener la unidad de los partidos democráticos, para hacer frente a quienes atentan contra los derechos humanos, los derechos de ciudadanía y contra el sistema de libertades».
Los diputados generales de Araba, Xabier Agirre, y de Gipuzkoa, Markel Olano, también hicieron públicas sus condenas. Xabier Agirre aseguró que la sociedad vasca «es madura y no necesita vanguardias armadas o estrategias violentas para defender lo que cree que son sus derechos». Mientras tanto, el diputado general de Gipuzkoa, Markel Olano, dijo ver en esta acción la intención de ETA de «amedrentar y asustar a la sociedad vasca» y subrayó la determinación que en su opinión tienen los vascos de «superar esta situación y de decirle a ETA que abandone definitivamente las armas».
Algunos partidos también hicieron públicas sus valoraciones.
Así, EA denunció que el atentado de Bergara «además de deslegitimar objetivos políticos lícitos, únicamente contribuye a empobrecer al conjunto de la sociedad vasca», y criticó que ETA «se ha interpuesto una vez más en el camino que ha iniciado el pueblo vasco hacia el reconocimiento de sus derechos».
Por su parte, Isabel López, de EB, advirtió que la «estrategia de acción-reacción» no conduce nunca más que «a incrementar el enfrentamiento y a alejar la normalización política y la paz».
El secretario de Estado de Seguridad español, Antonio Camacho, valoró el atentado en la Academia de la Guardia Civil de Baeza, donde presidió un acto de entrega de diplomas. Camacho se mostró confiado en que «cuarenta años de enfrentamiento a esta amenaza con altos niveles de eficacia» van a obtener su recompensa «a través de la derrota definitiva de ETA».
Desde Gasteiz, el delegado del Gobierno español en la CAV, Paulino Luesma, dirigió un emplazamiento a la alcaldesa de Bergara, de EAE-ANV, a quien dijo que «tiene una oportunidad para ponerse del lado de la sociedad vasca y decir no a estas salvajadas». Luesma transmitió también un mensaje de «apoyo, solidaridad y reconocimiento» al poder judicial, por la «impecable labor que realiza para, con los instrumentos que el Estado de Derecho pone a su disposición, hacer frente al terrorismo, a quienes lo practican y a quienes les sirven de cobertura y apoyo».
Los pronunciamientos también se produjeron en el ámbito de la judicatura. Entre otros, el presidente del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, Fernando Ruiz Piñeiro, condenó el atentado «en cuanto pudiera ir dirigido a menoscabar la independencia judicial y perturbar el normal ejercicio de la función jurisdiccional». Otro magistrado, esta vez el vocal del Consejo General del Poder Judicial, Javier Martínez Lázaro, denunció el momento escogido para este atentado, «precisamente cuando se estudia en los tribunales la ilegalización de formaciones de la izquierda abertzale». Con ello, en su opinión, ETA buscaba «mayor repercusión con su proyecto fascista».
La sección territorial de la Asociación Profesional de la Magistratura de la CAV advirtió que «pese a sufrir esta execrable violencia los trabajadores de la Administración de Justicia cumplirán con la función que tienen asignada».