GARA > Idatzia > Euskal Herria

«Jarrai-Haika-Segi auzia» salatzeagatik Madrilera deitu dituzte hainbat gazte

Estatu espainiarreko hiriburuko auzitegi bereziek orain urtebete gazte erakunde independentisten aurka ezarri zuten «terrorista» izendapena salatzearren, hainbat gaztek egindako ekimena dela-medio, astelehenean, hilak 11, Auzitegi Nazionalera bertaratzeko agindua jaso dute. Auzitegi berberak epaitu zituen Ibarrako beste bederatzi gazte, orain hilabeteak; eta zigortzeko ezarri zitzaizkien isun itzelak ordaintzeari uko egin diotenez espetxeratzeko arriskuan daude.

p019_f01.jpg

Gari MUJIKA |

Orain dela urtebete «Jarrai-Haika-Segi auzia»ren epaia salatzearren Zarauzko A-8 autopistan ekimena egin zuten hainbat gazte independentistari dei egin diete Auzitegi Nazional espainiarrean aurkezteko. Ekimena egin eta urtebetera, astelehenean, hilak 11, Madrilgo auzitegi berezian agertu beharko dira. Halere, ekimenaren bidez irudikatu zuten bezala, independentziaren eta sozialismoaren aldeko hautua berretsi dute gazteok.

Auzipetu dituzten gazteek Donostiako Ibaetako Unibertsitateko kanpusean egindako prentsa agerraldian aditzera eman zutenez, etzi, astelehenean, Auzitegi Nazional espainiarrera bertaratzeko deia jaso dute Madrildik. Orain urtebete, iazko urtarrilaren 13an, Auzitegi Goren espainiarrak Segi gazte erakundea «terrorista» izendatu ondoko egunetan, hori salatzeko A-8 autopistan ekimena egin zuten euskal gazteok, Zarauzko ordainlekuen alboan kateatuz.

Beraien iritziz, orain urtebete auzitegi hark ebatzi zuen neurria dela-eta «independentziaren proiektuari amaiera emateko bidean beste jauzi bat eman zen», eta ondorioz «ezinbestekotzat sentitu genuen berau defendatu eta eraso honi aurre egitea». Urtebetera datorren beste «eraso» hau testuinguru jakin batean kokatzekoa dela azaldu zuten: «Zapateroren Gobernuak independentziaren proiektuari amaiera emateko abian duen gerra estrategiaren barruan ulertu behar da».

Testuinguru politikoari begira, salatu dute «PSOE eta PNV-NaBairen interes bakarra herri honen kontura negozioa egitea» dela. Madrilekin «konfrontazioan daudela irudikatu» arren, EAJk beste behin «iruzur» egin nahi duelakoan daude gazteok.

«Hautua egina dugu»

«Eta bide horretan, Urkulluk esan zuen bezala, «Euskal Herriak badu tokia Espainiar Konstituzioan»» gaineratu zuten.

Baina euskal gazteria ez dutela engainatuko nabarmendu zuten irmoki, «ez baikaude prest berriz ere duela 30 urte egin zuten moduan, Euskal Herria diru eta botere gosearen truke saltzen uzteko. Guk independentzian eta sozialismoan bizi nahi dugu eta horren alde borrokatzeko hautua egina dugu!».

Siete jóvenes de Ibarra, en peligro de ser enviados a la cárcel

Siete jóvenes de Ibarra se encuentran en peligro de ser detenidos y enviados a prisión por no aceptar el pago de una cuantía millonaria que les impuso la Audiencia Nacional española a cambio de su libertad. Estos jóvenes de Tolosaldea fueron detenidos por la Guardia Civil en 2002, incomunicados, enviados a prisión y dispersados en varias cárceles. Denunciaron, además, haber sido objeto de torturas en las dependencias de la Guardia Civil. Después de cinco años y de haber sido juzgados en una vista en la que acordaron una pena de dos años de prisión, el tribunal especial les ha impuesto una fianza que asciende a varios miles de euros. Una cuantía que no están dispuestos a pagar, por lo que temen que puedan ser encarcelados.

El movimiento pro-amnistía denunció este «chantaje económico» y lo enmarcó en «la estrategia de guerra del PSOE» contra el país. Además, llamó a la ciudadanía a participar en la manifestación que partirá a las 20.00 del día 15 desde la plaza de Ibarra.

Por otro lado, siete vecinos de Soraluze serán juzgados el martes en Eibar por realizar una protesta pacífica el 5 de mayo ante Patxi López en campaña electoral.

A su vez, en defensa de los derechos de los presos, ayer 40 personas se concentraron en Antzuola; 45 en Berriz; 19 en Mundaka; 67 en Lizarra; 95 en Mutriku y Eibar; 26 en Ortuella; 62 en Barañain; 32 en Ugao; 97 en zornotza; 30 en Getaria; 250 en Santutxu; 125 en Bergara; 105 en Berriozar; 315 en Iruñea y 80 en Iturrama, donde realizaron una cadena humana en apoyo a uno de los jóvenes citados por la protesta contra el «caso Jarrai-Haika-Segi». GARA

Angel Pikabea queda libre tras ser expulsado del Estado francés

Askatasuna comunicó ayer que, cumplida la condena, el preso político Angel Pikabea fue expulsado desde el Estado francés y trasladado en avión al aeropuerto de Barajas de Madrid, a donde llegó a las 16.00. Allí mismo fue liberado.

El hernaniarra fue detenido el 9 de setiembre de 2000 en Sara acusado de estar relacionado con ETA. En todos estos años ha estado preso en distintas cárceles del Estado francés. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo