GARA > Idatzia > Mundua

Dena prest dago Kosovon berehala independentzia aldarrikatzeko

Independentzia aldarrikapena «bihar bertan izango balitz bezala ari gara lanean», azaldu du Pristina hiriburuko Udalak. Bihar bertan ziurrenik ez, baina Serbiak berak ohartarazi duenez, bihar zortzi, hilaren 17a, izan daiteke horretarako eguna. Hashim Thaçi lehen ministroak herritarrei ehundik gora urtez luzatu den borrokak kosovoarrei eragin dien sufrimendua ekarri die gogora, eta independentzia ospakizunak direla-eta, liskarrik sortu ez dezatela eskatu die.

p027_f01_199x116.jpg

GARA |

Kosovoko lehen ministroak, Hashim Thaçik, dei egin die herritarrei datozen egunetan aldarrikatuko den independentzia era baketsuan ospa dezaten.

«Duela 100 urte baino gehiago ekin genion lanari, herri eta nazio bezala, egun historiko eta ahaztezin hau noiz iritsiko, eta sakrifizio ugari egin ditugula ezin dugu ahaztu orain», ohartarazi zuen UÇK erakunde armatuaren buruzagiak.

Aldarrikapenaren data zehaztu ez bazuen ere, Kosovoren independentzia berehalakoa izango dela gogoratu zuen Thaçik. «Gauza jakina da, eta mundu osoak daki. Belgradeko ordezkariek ezin dute ezer egin prozesu hau oztopatzeko», azaldu zuen, eta independentziak nazioartean «onarpen handia eta sendoa» jasoko duela gaineratu.

«Gure kalkuluen arabera, mundu osoko ehundik gora estatu prest daude independentzia aldarrikatu, eta berehala onartzeko», ziurtatu zuen.

Data zehatza sekretu preziatua baldin bada ere, Serbiako Gobernuak azaldu duenez, bihar zortzi, hilaren 17an aldarrikatuko du Kosovok azkenik independentzia.

«Iturri fidagarriek behin eta berriz ziurtatzen digutenez, Hashim Thaçik otsailaren 17an aldarrikatuko du, legedia hautsiz, eta bere kasa independentzia», aurreratu zuen atzo Slobodan Samardzic Kosovorako ministro serbiarrak.

Biharamunean, Bruselan biltzekoak dira Europako Batasunaren Kanpo Arazoetarako ministroak. Bilera horretan Kosovoren independentzia gainbegiratuko duen lan-taldea bidaltzeko erabakia hartzeko asmoa du EBk.

Serbiako Gobernuak Vojislav Kostunica unionista buru duela, ekimen hau gaitzetsi egin du. Samardzic Kostunica lehen ministroaren gertu-gertukoa da, eta azken honek «egoera honetan EBra gerturatzeko inolako akordiorik sekula» sinatuko ez duela ziurtatu du.

Joan den igandeko presidentzialen ostera, krisialdi gordinean da Serbiako Gobernua, Kostunicaren eta Boris Tadic garailearen borroka dela-eta.

«Bihar bertan balitz bezala»

Bitartean, dena prest dago Kosovon independentzia ospatu ahal izateko. «Aldarrikapena bihar bertan egingo balitz bezala ari gara lanean», esan zuen Pristinako Udaleko Kultura arduradun Mustafah Halilik.

Hiriburu honetan 200.000 bisitari espero dute egun horretarako, eta alkateak, Isa Mustafak, dei egin die beste hiri eta herriei festak antolatzeko, bertara hainbeste jende gertura ez dadin. %20ko beherapena iragarri dute bertako hotelek. Honetan ez dago diskriminaziorik, eta independentziaren aurka dauden herrialdeetako bezeroek ere prezio berezia izango dute.

«Kazetari serbiarrak ere etorri dira, eta eskaintza beraientzat ere bada», azaldu zuen AFA hoteleko arduradunak.

BOSNIA

Belgradeko iturriek jakitera eman dutenez, ez da istilurik sortuko Kosovon independentzia aldarrikatu ostean. Bosniako SRPSKA eremu serbiarrean, ostera, «edozer gauza gerta daiteke».

La UE espera desunida la declaración de Pristina

Pese a los llamamientos a la unidad, los países de la UE afrontan desunidos la inminente independencia de Kosovo. Dando como probable la fecha del 17 de febrero, fuentes diplomáticas comunitarias anunciaron una multiplicación de consultas la semana próxima para consensuar una declaración «aceptable para todos».

Todo apunta a que esta declaración será muy vaga, habida cuenta de la hostilidad de media docena de estados a la independencia del territorio balcánico.

Chipre es el más virulento y ha llegado a asegurar que nunca reconocerá un Kosovo independiente mientras no se halle una solución a la actual partición de la isla.

El Gobierno español, pese a que ha insistido por activa y por pasiva, que el caso kosovar es único, anunció esta semana que no reconocerá al nuevo Estado.

Grecia, Bulgaria, Eslovaquia y Rumanía, países con mayoría ortodoxa o eslava (caso de Serbia), completan el frente del «no». El primer ministro rumano, Traian Basescu, pidió que la reunión de la UE prevista el 18 de febrero, un día después de la fecha que se baraja, «debe establecer el principio de que cada Estado miembro es libre de reconocer o no a Kosovo».

El núcleo duro de la UE (Alemania, Estado francés, Gran Bretaña e Italia) será pionero en el reconocimiento. Se espera que el resto de países vaya a rebufo. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo