GARA > Idatzia > Eibar

Itxura mantendu baina, batez ere, puntuak nahi ditu Manixek

 

A.U.L. | EIBAR

Bezperan eskatutakoa lortu zuen Javier Mandiolak Anoetan, itxura ona eta emaitza positiboa. Biharko partidari begira, berriz, entrenatzaile armagina ez da horrekin konformatzen eta puntuen garrantzia azpimarratzen du.

«Aurreko hiru partidetan nahiko kaxkar ibili ondoren -gogorarazi zuen Manixek-, derbian itxura ona eman eta berdinketa eskuratu genuen. Orain horri jarraitasuna eman behar diogu, baina batez ere puntuei dagokionez, garaipenak beste ikuspuntu bat emango baitliguke hurrengo partidei begiratuz».

Baita egoera lasaia mantentzeko aukera. Zorionez, etsaiak ez dira oso fin ibili azken aldi honetan eta lau partidetan bi puntu besterik lortu ez dituen arren, Eibarrek abantaila ederra mantentzen du, baina gorriurdinek argi daukate atzetik datoztenek ez dutela astero barkatuko.

Atzo jaia izan ondoren, bestetik, armaginek gaur ekingo diote asteko azken saioari. Saio garrantzitsua, bertan argituko baitira Manel eta Martinori buruzko zalantzak; beren lesioak ez badituzte gainditu, Beñat Larrañaga arituko da ezker hegalean. Urzelairen lesioa dela eta, Alaña sartuko da ere hasierako hamaikakoan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo