GARA > Idatzia > Txirrindularitza

Amateur

Cafe Baquek profesionalak ekoizteari ekingo dio berriz

 

p048_f02_147x096.jpg


Unai IRARAGORRI | DURANGO

Hogeita hamargarren urtez, Cafe Baquek talde amateurra aurkeztu zuen Durangoko Udaletxean. Markak hausten ditu errepidean lehiatzen. Atzo, beste bultzada eman zuten «Hemen, txirrindularitza, Baque taldea da», leloarekin. Guztira, 16 txirrindulari (bost eliteko, eta 23 urtetik beherako hamaika) arituko dira aurten, besteak beste, Ismael Esteban, Carlos Juez edota Evgeni Zhadkevich.

Orain dela 30 urte Cafe Baquek aurreneko urratsak eman zituen errepidean, eta 70 bat profesional prestatu ditu, guztira. «Marka historikoa da», bota zuten atzoko aurkezpenean eta hala da, zalantzarik gabe.

Talde berritua eta gaztetua aurkeztu zuten Jon Zengotitabengoa eta Ruben Gorospe zuzendariek. Izan ere, bost txirrindularik besterik ez baitute jantziko iazko elastiko gorria, hala nola, Esteban igotzaileak eta Mendigurenek.

Alfusetik, bost txirrindulari

Goi mailako taldea izateko eta garaipenak pilatzeko, Gorospe taldea sendotzen ahalegindu da. Hortaz, Juez eta Zhadkevick amateur tinkoak dira, Bidelanetik eta Telcotik etorriak, hurrenez hurren. Bestetik, Alfus-Tedesetik bost gazte hartu ditu Baquek, eta hala, Varelak, Angulok, Abasolok, Moratallak eta Zubilllagak eta beste batzuek badute aukera hazteko, horixe baita taldearen betiko ildoa: onenek jauzi egin dezatela profesionaletara. Fuerteventura profesional taldetik Belda zen etortzekoa, baina azkenean aitaren -Vicente Belda- agintean arituko da gaztea.

Durangoko alkatea Juanjo Ziarrustak eta Bizkaiko Aldundiko Kirol zuzendari Iñaki Mujikak taldea babestu zuten, baita Pedro Horrillok, Unai Etxebarriak, David Etxebarriak eta Mikel Zarrabeitiak ere.

Una saga familiar que fabrica profesionales

Julián Gorospe, Juan Tomás Martínez, Alberto Leanizbarrutia, Joserra Uriarte, Ramontxu González Arrieta, Unai Etxebarria, David Etxebarria, los hermanos Otxoa, Javi y Ricardo, Joseba Beloki, Pedro Horrillo, Igor Astarloa, Iñigo Landaluze, Iker Camaño, Iban Mayo, Ricardo Serrano, David López, Peio Arreitunadia, Aitor Galdos o Mikel Gaztañaga son algunos, de una lista de más de 70, de los corredores que defendieron los colores de Baqué y que luego fueron profesionales. El primer Baqué se presentó en 1979 en Abadiño gracias a la aportación de 500.000 pesetas de Txetxu Baqué y el impulso de la SC Duranguesa. El matrimonio duró hasta 2000, cuando sociedad y empresa se desligaron por completo. Los mejores años cafeteros llegaron bajo la dirección de Sabino Angoitia, entre 1992 y 2002. Al año siguiente Baqué dio el salto a profesionales -Maribel Baqué sentó las bases meses antes de su muerte- de la mano de Labarca 2, pero no se olvidó del equipo amateur. Afortunadamente, porque aquel proyecto sólo duró dos años. Tras el divorcio con Angoitia, Jon Zengotitabengoa y Rubén Gorospe asumieron las riendas, bajo la tutela de Erkaitz Elkoroiribe, presidente de la Fundación Baqué, y María Baqué, hija de Maribel y sobrina de Txetxu, es la mecenas.

U.I.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo