Txotxongilo taldeak «Erreka Mari» ikuskizuna aurkeztuko du
Erreka Mari lana euskal mitologiko pertsonaia batean oinarrituta dago, azken lamia da, hain zuzen ere. Umorez eta samurtasunez, Erreka Mari eta Martin azaltzen doaz nolako arazoak eta eragozpenak jasanarazten dizkieten herriko biztanleek, eta hori guztia beraiek ez direlako besteak bezalakoak. Istorioa oso ezaguna bada ere, eta maiz antzeztua, oraindik bizi-bizirik dirau, haurrek oso ondo ulertzen duten hizkuntza batez betiko gaiak baititu mintzagai: maitasuna, ingurumenaren zaintza, besteekiko begirunea.