GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

ACB Ligak Bilboren lana saritu du: 2010eko Kopa antolatzea dagokio

p015_f01.jpg

Arnaitz GORRITI | GASTEIZ

Gasteizko Canciller Ayala hotelean jendetza batu zen atzo egurdian. Bertoko jatetxean prentsaurrekoa emateko deia egin zuten ACBko buruek; izan ere 2009. eta 2010. urteetako Kopa ekitaldiak non egingo ziren jakitera eman behar baitzen. Madril eta Bilboren izenak bazebiltzan lehendik ere airean, baina, bizkaitarren artean batik bat, ezinegona antzematen zen.

Bada, ez zen ezusteko txarrik izan. Datorren urtean Madrilen antolatuko da Kopa -hiriburuan, ez bezate pentsa Fuenlabradakoek Real Madril adina direnik- baina euskal taldeentzat albiste pozgarria Eduardo Portela, ACBko zuzendariak, eman zuen halako baten: «2010ean Bilbok antolatuko du Kopa». Egutegi zehazteke badago ere, otsaileko lehen edo bigarren asteburuan jokatuko litzateke.

Bilbotarren proiektu gazteak -2000. urtean sortua, ez da ahaztu behar- aurreneko fruituak eman ditu. Aurtengo Superkopa antolatu du talde bilbotarrak eta, arazoak arazo, arrakastatsua izan dela, aitortu beharrekoa da. Ondorioz, ez da arraroa Xabier Jon Davalillo, Iurbentia Bilbao Basketeko presidentea harro eta pozik egotea. Arabarraren hitzetan, «halako zerbaiten esperoan geunden, egia esan. Izan ere, gure proiektua oso gaztea izanagatik, nik uste erakutsi dugula gauzak ongi egiteko gai bagarela. Pozik gaude, horregatik, ACBek gugan konfiantza erakutsi duelako. Gainera hiriari ere ederki datorkio, nabarmena baita Bilbok saskibaloiaz asko gozatzen duela».

«Orain gauzak lasai egiteko unea da guretzat. Gasteizko Kopatik zer ikasia badugu, baita astirik ere, orain ahalik eta Koparik onena prestatzeko» adierazi zuen Davalillok.

Proiektuari saria

Canciller Ayala hoteleko jende ezagunaren artean nabarmen ageri zen beste pertsonaia bat Jon Arrinda zen. Bilbao Basket Fundazioko presidente eta talde bilbotarreko ohorezko presidente denak Kopa antolatzeko eskubidea, «proiektuari emandako saria» dela azpimarratu zuen.

«Proiektuak dakarren duen aurrerapausoa da kopa antolatzeko eskubidea izatea eta, ondorioz, proiektua saritzen dela esango nuke. Bilbori saskibaloia itzuli dion proiektua dugu honakoa eta, nire iritziz, lau urteren buruan Kopa antolatzeko eskakizuna egin, eta, horretaz gain, taldea hor aurrean dagoela ikustea, saria da».

«Argi izan behar dugu gutaz gain Valentzia, Bartzelona edo Malagaren mailako hiriak daudela, saskibaloi tradizio handia dutenak horiek guztiak eta, hara, gu aukeratu gaituzte. Bilbo hiri lehiakorra da, izan ere. Nolabait esatearren, `merkatuan jarri' behar genuen, eta hara non dagoen», adierazi zuen.

18.000 lagun BECen

Jakina da Miribillan Bilbao Basketek kantxa berria egiteko proiektua buruan duela, eta gainera bi urte barru amaiturik egongo ote den, hori espero dela, behintzat. Hala ere, argi dago taldeko estamentu guztietan, Barakaldoko BECen dagoen «Bizkaia Arena» pabiloian egingo dela 2010. urteko Kopa.

Aurtengo Superkopan 12.000 lagun jaso ditu Barakaldoko Ansio auzoan kokatzen den pabiloi horrek. Jakina den legez, bere errekorra gainditu du ekitaldian 15.414 lagun bilduta. Hala ere, BECeko arduradun Fran Elorriagaren hitzetan, «handitzerik badago oraindik. 15.000 edo 18.000 lagun inguru bilduko lituzkeen pabiloia osa genezake. Lan handia da egiteko daukaguna, baina tira, denok gaude eginbehar honetan murgilduta eta posible dela esango nuke».

Hala, uneotan, etorkizun hurbila baikortasunez beterik ei dago Iurbentia Bilbao Basketentzat. Horixe adierazten zuen Gorka Arrinda, Bilbao Basketeko akziodun nagusiak. «Eguneroko lanaren bidez hazten jarraitzea izan behar da gure xedea. Hala ere, une honetaz gozatzea dagokigu, Bilbon saskibaloia denbora luzerako ekartzea erdietsi baitugu. Gure hurrengo ahalegina sekula izan den Koparik onena egiteko izan behar da. Baikor izateko moduko etorkizuna dugu aurrean, gauzak guk nahi bezala ateratzen ari zaizkigu-eta», gaineratu zuen.

Saski Baskonia renueva por dos años con Taulell

Saski Baskonia S.A.D. y Taulell S.A. afirmaron ayer en rueda de prensa que ambos grupos han alcanzado un acuerdo para la renovación de su acuerdo de patrocinio para las dos próximas temporadas, tiempo en el que el equipo seguirá llamándose «Tau Baskonia».

«La esponsorización se prolonga desde hace 21 años, etapa en el que Saski Baskonia y Taulell hemos crecido paralelamente», explicó Cristóbal Badenes, presidente del Consejo de Administración de Taulell. Por su parte, el presidente de Saski Baskonia, Josean Kerejeta, aseguró que «es una de las relaciones más estables dentro del deporte en general».

Kerejeta quiso agradecer «el apoyo de Taulell durante todo estos años, en los buenos y en los malos momentos. Hoy en día, con tantos cambios de patrocinadores, es importante poder seguir con esta unión, que impide que los clubes pierdan parte de su identidad». El presidente baskonista también agradeció la presencia de Eduardo Portela y Jordi Bertomeu, en «un momento importantísimo para nuestro club». A. G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo