GARA > Idatzia > Mundua

Unibertsitatean zapia baimentzeko lehen urratsak eman ditu Turkiak

Unibertsitatean zapia eraman ahal izateko Konstituzioari eginiko bi emendakin onartu zituen atzo Turkiako Legebiltzarrak. Indarrean jar daitezen Abullah Gül presidentearen baietza behar da. Haren oniritzia ziurtzat ematen da. Orain arte, neska askok goi mailako ikasketak egiteari uko egin izan diote beloa janzteko debekua zela eta. Konstituzioaren aldaketarekin bat ez datozenek manifestazioa egin zuten Ankaran Estatuaren «laikotasuna» aldarrikatzeko.

p034_f01_199x116.jpg

GARA |

Cevher-ek eta Tugç-ek goi mailako ikasketak egiteari uko egin zioten. Arrazoia, 1998tik indarrean zegoen debeku bat. Urte horretan, unibertsitatera beloarekin joatea debekatu zuten eta beraiek, musulmanak izanik, zapiarekin janzteko eskubidea aldarrikatzen zuten. Atzo, Turkiako Legebiltzarrak lege hura indargabetzeko bi emendakin onartu zituen. Abdullah Gül presidenteak berretsi beharko ditu indarrean sar daitezen.

«Konstituzioa aldatzeko proposamenak onartu digutu. Turkiarentzat onena izango dela espero dut. Adiskidetzea eta tolerantzia oinarritzat hartu ditu», aditzera eman zuen Koksal Toptan Legebiltzarreko presidenteak bozka amaitutakoan. Orotara, 411 legebiltzarkidek Konstituzioari eginiko bi emendakinen alde bozkatu zuten eta 103k aurka. Boto zuri bakarra egon zen. Emendakin horiek zera diote: batetik, «zerbitzu publikoen eskaintzan berdintasun printzipioaren arabera jokatuko du Estatuak», eta bestetik, «inori ezin zaio hezkuntzarako duen eskubidea ukatu, inolaz ere».

Baina, zer motako zapia eraman ahal izango dute? Recep Tayyip Erdoganen AKP talde politikoak eta partidu nazionalistak bat datoz aurpegia estaltzen ez duen beloa soilik eraman ahal izango dela esatean.

Cevher Özlerrek 30 urte eta lau seme ditu. 1998an liburuzain izateko ikasketak utzi behar izan zituen. Bukatu izan balitu, bere herrian goi mailako titulua lortzen zuen bosgarren neska izango zitekeen.

1997an, Turkiako lehen gobernu islamistak boterea utzi zuen Armadaren presioarengatik. Istanbuleko Unibertsitateak Özler bezalako ikasleei ateak itxi zizkien, beloarekin joatea debekatu baitzien. Hiru urteren buruan, ia unibertsitate gehienek debeku hori bere egin zuten.

Özlerren hitzetan, bi emendakinak ez dira nahikoak eta horien balizko erabilpena gaitzetsi zuen. «Eskoletan eta lanpostu publikoetan lan egiteko debekatuta dagoela argudiatzeko erabiliko dute», esan zuen. Bi esparru horietan zapia eramateko eskubidea aldarrikatu zuen. Hogei urteko Tugçe Rabiak ere ez zetorren bat lege aldaketarekin. «Nik nahi bezala ipiniko dut zapia eta ez inposaturiko arau batzuen arabera», azpimarratu zuen. Unibertsitatean ikasteko azterketa egiterakoan bi aukera zituen; zapia kentzea edo ileordea jartzea. Azkenean, teologia posta bidez ikastea erabaki zuen.

Bozketak eztabaida handia sortu du. Beloa unibertsitatean baimentzearen kontra milaka lagunek manifestazioa egin zuten Ankaran. Turkiako banderekin eta Mustafa Kemal Ataturken argazkiekin bete zituzten kaleak. «Turkia laikoa da eta hala izaten jarraitu behar du», oihukatu zuten. «Zapia sinbolo politikoa da. Ez dugu sekula utziko Turkia bere historiako urte beltzeenetara itzultzea», adierazi zuen Canan Aritman politikariak. «Konstituzioa aldatzea krimena da. Saldukeriagatik epaituko behar lukete Gobernua. Gure aberria defendatzeko gaude hemen», gaineratu zuen Tuncay Ozkanek, protestaren antolatzaileetariko batek.

Erdogan afirma que seguirá atacando Kurdistán Sur hasta «ganar»

El primer ministro turco, Recep Tayyip Erdogan, aseguró ayer que continuará su ofensiva contra el PKK en Kurdistán Sur (actual norte de Irak) hasta «ganar». «¿Cuándo va a acabar esto? Voy a ser muy claro en mi respuesta: Turquía continuará hasta ganar», afirmó ante los cerca de 250 asistentes a la Conferencia de Seguridad de Múnich, en la que participan el secretario general de la OTAN, Jaap de Hoop Scheffer, y unos 40 ministros de Exteriores y de Defensa.

«Seguiremos hasta el final porque la seguridad del pueblo es nuestra principal preocupación», reiteró el mandatario turco, para quien «Turquía tiene la obligación de defender a su población y al hacerlo protegemos a miles de ciudadanos en nuestra región, pues el PKK financia sus actividades terroristas con el tráfico de drogas y de personas». Argumentó que las operaciones militares y bombardeos sobre las poblaciones de Kurdistán Sur «no causan víctimas civiles» y que no tiene aspiraciones de anexión territorial pues «somos los grandes defensores de la integridad territorial de Irak». En su intervención, también criticó a los países europeos a quienes acusó de no impedir la actuación de organizaciones kurdas.

«El PKK actúa en muchos países de Europa bajo distintos nombres y, por desgracia, están recibiendo apoyos», manifestó antes de pedir la inmediata extradición a Turquía de los integrantes de estos organismos.

Por otra parte, el pasado lunes aviones de combate turcos bombardearon al menos 70 «blancos milicianos» en una de las mayores operaciones llevadas a cabo en semanas. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo