GARA > Idatzia > Futbola

Futbola

Genetsek ederki hartu dio tamaina Avironi

AVIRON 0

GENETS 1

Jon LEUNDA | BAIONA

Genetsek N1 mailara igotzeko urrats handia eman zuen atzo Baionan, Ipar Euskal Herriko bi talderik onenen artean jokatutako derbia irabazita. Partida txarra izan zen, baina angeluarrek merezita irabazi zuten.

Avironek, aurten lehen aldiz, igoerako postuetan jartzeko aukera zuen, baina ez zuen lortu, eta Genetsek aurreraka urratsa eman duen moduan, Aviron Baionakoak atzeraka egin du.

Partidaren gakoa entrenatzaileengan egon zen. Pochatek, Avirongo entrenatzaileak, eraso egiteko taldea zelairatu zuen, baina zelai erdirik gabe. Genetseko Cazesek, aldiz, zelai erdia indartu nahi izan zuen, eta horri esker irabazi zuten atzoko norgehiagoka.

Lehen zatia aspergarria izan zen. Avironek bi aukera izan zituen, eta biak Hecklyk sortu zituen. Lehenengoa Cherreauk geratu egin zuen, eta bigarrena kanpora bidali zuen. Genetsek beste bi izan zituen, eta biak Bouet atezainaren hutsak izan ziren.

Bigarren zatia ere tankerakoa izan zen. Elouarik kontraeraso batean gol ederra lortu zuen. Hortik aurrera partida oso ongi kontrolatu zuen, eta Avironi utzi ere ez zioten egin ezertan. Zuri-urdinek, hala, ez zuten asmatu, eta gol bat lortzeko aukerarik ere ez zuten egin.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo