GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Aizkora

Arrospide eta Aierbe aterako dira faborito Lopezen eta Vicenteren aurkako lehian

p054_f02.jpg

J.L. | DONOSTIA

Urrezko Aizkorako bigarren finalerdia jokatuko da etzi 12.15etatik aurrera Araban, Villanueva de Valdegobia herrian. Bertan, Arrospide eta Aierbe II.a Lopezen eta Vicenetern aurka neurtuko dira. Irabazleak, datorren hilaren lehen egunean Azpeitian jokatuko du finala Larretxearen eta Atutxaren aurka.

Norgehiagoka polita izango da, eta Aierbe eta Arrospide aterako dira faborito. Hala ere, Lopezek eta Vicentek ez dute ezer galtzeko. Inor gutxik uste zuen tenore honetan lehian izango zirenik, baina hor daude finalean sartzeko asmotan. Final-laurdenetan ere, ezustea eman zuten, Peñagarikano eta Arria utzi zituzten bezterrean, eta etzi ere saiatuko dira aurreikuspenak apurtzen.

Helduen mailako finalerdiaz gain, gazte mailakoa ere jokatuko da, eta bertan Mugertza III.a eta Alkizalete II.a Saralegiren eta Olanoren aurka neurtuko dira. Gipuzkoarrak aterako dira faborito, baina adi ibili beharko dute, nafarrak oso itxura ona ematen ari baitira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo