GARA > Idatzia > Non Zer

«Goaz» antzerki taldeak «Kanika zuri-beltza» emango du gaur Aretxabaletan

Debako Goaz antzerki taldeak Kanika zuri-beltzak antzezlan kritikoa ekarriko du gaur Udaletxe Zaharreko oholtza gainera. Goizane Aizpurua, Goaz taldeko kidea, da obraren egilea eta Lukax Dorronsoro zuzendaria. Kritika soziala egiten duen antzezlana litzateke honakoa, izan ere, gizartetik kanpo edo baztertuta dagoen jendea aurkezten baitu. Tartean, pertsonaia ezberdinak daude: eroa, emagaldua, aita-alaba isolatuak... Horien aurrean, eurei begira, beste bi pertsona, baztertutako horiek aztertuko dituztenak, hain zuzen, batek modu baikorrean eta besteak, ezkorrean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo