GARA > Idatzia > Euskal Herria

Mikel Gil iruindarra gose greban da joan den astearteaz geroztik

GARA |

Mikel Gil Cervera presoak gose greba hasi zuen asteartean, Zuerako (Zaragoza) espetxeko zuzendaritzak kon- fiantzako medikuari sarrera debekatu ziola salatzeko.

Askatasunak atzo prentsa adierazpenean gogorarazi zuenez, iruindarrak gaixotasun psikologiko larria du -2006an baldintzapeko askatasuna eskatu zuen, 92. artikuluari helduta, baina Espetxe Zaintzako Epaitegiak ukatu egin zion iaz-, eta joan den astean «krisi bat» izan ei zuen. Konfiantzako psikologoa espetxera joan zen, presoarekin egoteko asmoz, baina sarrera debekatu zioten, nahiz eta Mikel Gil «egoera larrian zen eta psikologoarekin egoteko beharra zuen».

Askatasunaren arabera, azken aldian kartzelak sarritan hartzen ari dira neurri hori, «eta oso ondorio larriak ekar ditzake». Horregatik, dei egin zion euskal gizarteari «preso politikoek bizi duten egoeraren aurrean mobilizatzeko eta presioa egiteko».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo