GARA > Idatzia > Hemeroteka

LE JOURNAL Txomin Peillen 2008/2/13

Ziberoa ez da Biarnon

Orain République des Pyrénées delakoak ere, souletin batzuen lagungoarekin edo itsukeriarekin, azpimarratu nahi ditu Ziberoak Biarnoarekin dituen lokarriak. Guk eztugu lokarririk ikusten, bortxatuak baizik, hots kateak deitu genitzazke esteka horik, ezen betiko bearnesen ametsa Ziberoaz jabetzea izan da. Zentulo zuberotar bizkondea garaiturik Barlaneseko (Sarraltzuneko) lurrak Barkoxeri eta Montoriri kendu zizkioten XII. Mendean, eta denbora berean Sarrikotatik Iparraldean Uhaitz ibarreko sei herriz jabetu (...).

Hamabostgarren mendean, Zuberoa berrogei urteez bearnesek gure herria okupatu zuten eta hustiratu, azkenean Frantziako erregeari urrezko hamar mila liberetan saldu. Hamaseigarren mendean Joana Labritekoa, Nafarroako erregina protestanteak bearnesei eskatu zien Santa Garziko kolegiata erre zezaten, eta egin zutenean, Santa Grazi bazterreko oihan eta larre hoberenak Biarnoko Landari eta Aramitzeri eman.

(...) Eta errez ulertzen dugu zergatik apetitu handiko bearnesek ez duten Euskal Herri departamenturik nahi, berak ez baitira gai Bearnes departamentu baten egiteko.

Orain zuberotartasuna desegin nahian jarraitzen dute gure auzoek. Jadanik Oloron Ziberoako kapitala da. Maulek suprefetura galdu zuen Oloronera joan zen, Mauleko klinika halaber Oloronera. Mauleko banku gehienak Oloroneko bulego hutsak. Zergak Oloronera joan eta hainbeste zerbitzu. Non ez diren Orthezera joan? Ziberoa nahi lukete biarnes ibar bilakatu eta hasia da Sud-Ouesten orrialdekin, turismo propaganda orokorrekin Biarnoko kronikan sarturik. Ziberoa turismo leku izan dadin nahi lukete gure auzoek, antirazismoaren izenean, eta merkatu libreagatik, urrundik jin aberatsek herriko etxalde guztiak eros ditzaten eta ez euskaldun gazteek. Jadanik, Basabürüa desertu bilakatzen hasi da (...). Posta erdizka irekitzen da, eskolek nekez irauten eta errentagarritasunaren izenean langileak herrixketarik herri handiagoetara biltzen. Noiz arte jasanen ditugu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo