Errepresio gertaera ugari salatu dituzte Errenteriako herritarrek
Jazarpen poliziala, kale jantzian ziren poliziek airera tiroak botatzea edota ezker abertzaleak joan den ostegunean aurrera eraman zuen greba orokorraren egunean Ertzaintzak egindako bi karga bortitzak aipatu zituen Errenteriako ezker abertzaleak, besteren artean, azkenaldian udalerrian pairatu behar duten errepresioaren adibidetzat.
Gari MUJIKA |
Joan den asteari soilik erreparatuz, gutxienez bi polizia karga bortitz eta kalez jantzitako poliziek airera jaurtitako tiroak dituzte gogoan oreretarrek. Horri, zauritu andana eta atxilotu bat ere gehitu behar zaizkio eta, oro har, atzo eguerdian eskainitako prentsa agerraldian salatu zuten bezala, oreretarrak azkenaldian jasaten ari diren jazarpen poliziala. Nahiz eta jauzi errepresibo honen arduradun nagusi Gobernu espainolaren gidaria, PSOE alderdia, egiten duten, «bide errepresibo honetan duen lagun leiala», EAJ alegia, ere jo dute erruduntzat.
Joan den ostegunean Hego Euskal Herrian izan zen greba orokorraren karietara, lehenik eta behin, Oreretako ezker abertzaleak zorionak eman zizkien parte hartu zuten herritarrei, eta grebak udalerrian jaso zuen arrakastaren protagonista izatea aitortu zien. Gainera, beren aburuz, Errenteriako herriak «independentziaren aldeko borrokak bizirik dirauela argi utzi du». Baina poztasun honi kontrajartzen zaizkion gertakari errepresibo ugari izan direla salatu zuten: «Azkeneko aste honetan, ezker abertzalearen aurka PSOEk abiarazitako gerra estrategiak gogor kolpatu du gure herria».
Tiro bat egin zuten poliziek
Izan ere, joan den astelehenean Errenteriako bizilagun Eusebio Lasaren eta Sonia Jacintoren atxiloketekin esnatu ziren errenteriarrak. Egunak joan ahala, ostera, gero eta nabarmenagoa izan da jarrera zapaltzailea.
Hala, atxiloketon haritik atzoko prentsa agerraldian azaldu zutenez, astearte iluntzean herriko plazan, ehunka herritar informatzeko xedez egindako batzarrean parte hartzen ari zirela, kaleko arropaz jantzitako polizia ugari agertu ziren. «Kalez jantzitako txakurren presentzia nabaria zen, eta bertan bildutakoek horiek identifikatu zituztenean, tiro bat bota eta ihesi alde egin zuten, bertan zeudenen bizitza arriskuan jarriz eta tentsio une larriak eraginez», salatu zuten. Are gehiago, prentsaurre- koan poliziek jaurtitako tiroaren bala-zorroa erakutsi zuten.
Errenteriako ezker abertzalearen salaketaren bigarren zatia, ordea, joan den osteguneko greba orokorraren eguneko gertakarietara mugatzen da eta, batik bat, Ertzaintzak herritarren aurka erakutsi zuen jarrera oldarkorra deitoratu zuten.
«Greba egunean ere Balzaren morroiek izan zuten jarrera bortitza agerian gelditu zen», salatu zuten. Izan ere, Errenteriako herriko komertzio, denda, taberna eta industria nagusienak, grebarekin bat eginez, itxita zeudela kontuan hartuta, Ertzaintza goizeko lehen ordutik pikete informatiboak jazartzen aritu zirela nabarmendu zuten. Goizean Polizia autonomikoa identifikazio lanetan aritu bazen ere, «eguerdi partean, Udaletxe aurrean bildutako herritarren kontra oldartu ziren, eta lehenengo karga poliziala egin zuten. Ondorioz, hamarka lagun zauritu ziren eta horietako bat atxilotu egin zuten», gaineratu zuten prentsaurrekoan.
«Alkatearen erantzuna...»
Gertaera honen inguruan komunikabideek egindako manipulazioa ere gogor salatu zuten, eta argi utzi «bertan bildutakoek inongo momentutan ez zutela udaletxera sartzeko inolako indar saiakerarik egin».
Errenteriako ezker abertza- leak adierazi zuenez, une horietan udaletxean zeuden udaltzainekin eta arduradunekin hitz egiten ari ziren pikete informatibo bat egin ahal izateko. «Baina alkatearen erantzuna karga polizial bat eta atxiloketa bat izan zen», gaitzetsi zuten.
«Argi dago osteguneko greba egunak min egin diela», azaldu zuten. Izan ere, goizeko polizia kargaren ondotik bigarren bat iritsi baitzen iluntzean, manifestazioa PSOEren egoitzaren ondotik igaro zenean.
Baina ezker abertzalearen ustez, beren ekimen politikoak egiten die benetan min, eta horretan tematuta jarraituko dutela berretsi zuten agerraldian.
EAE-ANVren eta EHAKren legez kanporatzea salatzeko, 20 bat lagun Sopelako Udaletxean itxialdia egiten ari dira. Gaur, eskualde mailako martxa egingo dute. Villabonan, aldiz, Udalak deituta manifestazioa egin zuten atzo goizean.
En el marco de la campaña internacional que se lleva a cabo en solidaridad con Euskal Herria por la involución represiva del Gobierno español hacia este país, el viernes a la noche se llevó a cabo un acto de denuncia en la capital de Uruguay, Montevideo, convocado por CX36 Radio Centenario y Resumen Latinoamericano. El acto, que se desarrolló en la fonoplatea Gustavo Nocetti, arrancó con la exhibición del documental «Euskal Herria en estado de excepción», en el que se recogen las últimas detenciones, el macrojuicio 18/98 o algunas de las últimas manifestaciones y movilizaciones políticas que han sido reprimidas por las distintas policías.
Tras la emisión del documental, el director de Resumen Latinoamericano, Carlos Aznárez, tomó la palabra para dar cuenta de la situación que se vive en Euskal Herria, «evidenciando la intensa lucha que mantiene el pueblo» y trayendo a colación la amplia respuesta que recibió la convocatoria de la huelga general que llevó a cabo la izquierda abertzale el pasado jueves en Araba, Bizkaia, Gipuzkoa y Nafarroa.
El acto, en el que estuvieron presentes decenas de personas, finalizó con un espectáculo musical.