GARA > Idatzia > Saskibaloia

Iurbentia Bilbao Basket

Hutsuneen gainetik, Murtziari irabaztea baino ez du buruan Vidorretaren taldeak

A. G. | BILBO

Kopa bikaina egin zuen Iurbentia Bilbao Basketek joan den asteburuan, baina oso garesti atera zitzaion esperientzia, Recker eta Rancik galdu baitzituen. Dena dela, ACB Liga itzuli da eta, oraingoz behintzat, jokalari berririk ekarri gabe, Polaris Wrold Murtziari irabaztea baino ez dute gogoan Vidorretarenek.

Asteon Unicajako jokalari ohi Marcus Faison etorriko ote zen aipatu bazen ere, hutsuneak bere horretan lagata jokatuko du talde bilbotarrak. Xavi Lopezek eta Asier Zengotitabengoak minuturik izan lezakete, hortaz. Horretaz gain, Santurtziko taldeko Thomas Hampl txekiarra izango da La Casillan beltzez jantzita agertuko den jokalari berri bakarra.

Txipa aldatu beharra

Hutsuneak hutsune, errutinara itzultzea izan da bizkaitarren erronka asteon. «Txipa aldatu behar dugu, etxeko neurketetan batik bat», adierazi zuen Javi Salgadok.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo