Binakako Txapelketa
Titin III.ak eta Laskurainek finalerdiak jokatuko dituzte
Errioxarra eta gipuzkoarra 22-16 nagusitu ziren Bengoetxea VI.a eta Patxi Ruizen kontra. Aurrelari nafarrak min hartu zuen ezker besoan bina berdinduta zirela eta ezbehar honek norgehiagoka baldintzatu zuen
Ander GARTZIA | IRUÑEA
Bi txartel baino ez dira geratzen binakako txapelketako finalerdietarako, atzo Titin III.ak eta Laskurainek bana lortu baitzuten. Jardunaldiko partidarik erakargarrienean Aspeko bikotea 22-16 nagusitu zitzaion Bengoetxea VI-Patxi Ruizi Iruñeko Labrit pilotalekuan.
Hala ere, partida hanka-motz geratu zen hasi bezain pronto. binako berdinketan Oinatz Bengoetxeak zaintiratua izan zuen ezker besoan eta aldageletara joan behar izan zuen sendagileek begiratu zezaten. Hasieran partida bertan behera gera zitekeen beldurra izan zen, baina aurrelari nafarrak jokatzen jarraitu zuen, nahiz eta aurrerantzean ez zen ehuneko ehunean aritu. Kantxara bueltatu bezain laster, Tintin III.a eta Laskurain 7-2 aurreratu ziren, eta partida maldan gora jarri zitzaien bikote nafarrari. Une horretan itzartu zen Patxi Ruiz, eta pilota gozatzen hasi zein heinean markagailua estutzen joan zen.
Nafarren beheraldia
Lizarrakoak bikain eutsi zion partidari, baina lan nekeza izan zuen bere bikoteak uzten zituen hutsuneak betetzen. Horrela, korrika saio handiak egin beharrean izan zen aurrelariak izan zituen arazoen ondorioz. Partidaren azken herenerako lehertuta zegoen atzelaria, eta Titini pilota kentzeko ahaleginetan hainbat lan pilatu zitzaion. Bengoetxeak, ere, ezin izan zuen mailarik hoberena erakutsi, eta uneoro izan zen Tricioko aurrelariaren menpe.
Errioxarrak, ohi bezala, erakustaldi aparta eskaini zuen aurreko koadroetan. Era guztietako erremateak egiteaz gain, 10 tanto erdietsi zituen airez, eta Laskurainek ere babes ederra eskaini zion. Bosgarren garaipen honekin finalerdietan izango dira Gonzalez eta Barriolarekin batera.
Azken bikote honen aurka neurtu beharko dira, hain zuzen ere, Bengoetxea VI.a eta Patxi Ruiz azken jardunaldian. Garaipena lortuz gero, txapelketan jarraituko lukete.
Siete de siete: Sebastien Gonzalez y Abel Barriola siguen sin conocer la derrota. Ayer superaron por 22-21 a Asier Olaizola y Otxandorena en Miranda de Ebro. El partido resultó muy duro y se decidió después de más de hora y media de juego. La pareja de Aspe llegó con ventaja al final, decidiendo prácticamente el encuentro al ponerse 21-16 en el marcador. Sin embargo, en una recta final llena de emoción, Olaizola y Otxandorena lograron igualar el encuentro, pero no la remontada. Con esta derrota, la pareja de Asegarce se queda al borde de la eliminación y prácticamente sin opciones de disputar las semifinales.
El viernes Olaizola II y Mendizabal tomaron aire en Quintanar de la Sierra tras superar a Olazabal y Lasa III por 22-5. Con un inicio arrollador, los de Asegarce se adelantaron 12-0 y no tuvieron problemas para sumar la cuarta victoria. Con este triunfo Olaizola II y Mendizabal necesitan otro punto para pasar a semifinales.
Esta tarde el Astelena de Eibar será escenario del último partido de la jornada, donde se enfrentarán Koka-Begino y Xala-Pascual. Las dos parejas tienen remotas opciones y el que pierda dirá adiós a la competición. Los ganadores, por su parte, tendrán que esperar a una carambola poco probable si quieren continuar vivos en el campeonato de parejas.
A.G