GARA > Idatzia > Gutunak

Koldo Camon Erostarbe Mendiola (Araba)

«Laisser faire»?

Berriro atxiloketak. Gasteizen joan den astearte goizaldean, ohiko era ankerrean, beldurra zabaltzeko diseinatua. Beste sei gazte, haien artean iloba, auskalo nora eta zein modutan eramanda.

Gosariaren aurrean, Amatiñoren hitzak entzuten ditut Euskadi Irratian: euskaldunok daukagun arazoa ez omen da espainolekin, gure artekoa baizik, euskaldunona. Izan liteke Euskal Herriko auzoon artean arazo franko edukitzea konpontzeko, segur aski. Zalantza izpirik ez dago, ordea, bere jarrera ikusita, Espainiak baduela Euskal Herriarekin arazo latza. Edo akaso azken bolada honetan abertzale guztiok kartzelaratzearen estrategia honetan zerikusirik ote dute hemengo batzuek ere? Laisser faire, jauntxook?

Aupa gazteok, maite zaituztegu!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo