GARA > Idatzia > Herri-kirolak

sokatira

Abadiñok denboraldiko hirugarren txapela jantziko du

J.L. | DONOSTIA

Mundialak amaitu ostean, Euskal Herriko Txapelketak jarraipena izango du asteburu honetan, eta Abadiñok, gainera, denboraldiko hirugarren txapela jantziko du, oraingoa, 600 kilotan.

Pisu horretako azkeneko jardunaldia jokatuko dute etzi, 11.00etatik aurrera Berriozaren. Bizkaitarrek alde nabarmena kentzen diete gainerakoei, eta txapela ziurtuta daukate. Azkeneko postuan Berriozar geratuko dela ere erabakita dago, baina lehia handia bigarren postutik laugarrenera izango da, eta hor arituko dira lehian, Amaiur, Abadiño B eta Sokarri, hirurak puntu baten barruan daude.

Leku berean, emakumezkoen lehian, 480 kiloko bigarren jardunaldia jokatuko dute. Lehenengoan, Badaiotz izan zen nagusi, Beti Gazteren eta Giriziaren aitzinetik.

560 kilokoa

560 kilotan, berriz, bihar abiatuko dira taldeak. Amaiurren jokatuko da lehen jardunaldia, bihar, 17.00etatik aurrera. Bertan, Abadiño, Amaiur eta Berriozar lehiatuko dira.

Abadiñok aurten ere lau pisuetan txapela lortu nahi du, baina bihar hortzak estutu beharko ditu Amaiurren aurka, nafarrak etxean, beren zaleen aurrean arituko baitira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo