Jolastuko al gara indiotan eta bakerotan?
Antzezleak eta ikusleak, sortzeko, istorioetan sartzeko eta, batez ere, aske izateko, haur hori behar-beharrezkoa du. Jokoak gauzak beti lehenengo aldiz ikusteko gaitasuna ematen baitigu, badakiguna berriro deskubritu ahal izateko edota bagenekiela uste genuena ez dakigula ohartzeko. Azken batean, bizitzara jolasteko edota jolasten bizitzeko.
Dorleta URRETABIZKAIA | Aktorea eta idazlea
Heldua: Zertarako? Haurra: Ni indioa eta zu bakeroa? Heldua: Nik ez dut bakero gaiztoa izan nahi.
Haurra: Orduan zu indioa eta ni bakeroa.
Heldua: Nik ez dut indio zintzoa izan nahi.
Haurra: Orduan zu bakero zintzoa eta ni indio gaiztoa?
Heldua: Ez dago bakero zintzorik.
Haurra: Orduan zu indio gaiztoa eta ni bakero zintzoa?
Heldua: Ez dago indio gaiztorik.
Haurra: Jolastu nahi duzu, bai ala ez.
Heldua: Zertarako?
Heldu izateko ikasgaia ikasteko. Horretarako erabili izan dugu guztiok jolasa. Intxaurrak, urrak eta garbantzu gordinak platertxo batean sartu eta amari eramaten genizkionean bezala... «munduko plater gozoena dastatu nahi al du andreak?». Edota gurasoek bezala, ezkutuan zigarroa piztu eta ispiluaren aurrean helduen plantak egiten aritzen ginenean bezala... «lan edo ikasi egiten duzu?». Edota komuneko krisketa itxi eta, aurpegia aparrez bete ondoren, hatzarekin bizarra mozten aritzen ginenean bezala... Horrelako jokoen bidez ikasi ditugu helduen arauak eta legeak. Baina ohartu garenerako, nazkatuta gaude bazkaria prestatzeaz, tabakoa erretzeaz eta egunero bizarra mozten aritzeaz. Non geratu da bazkaritxoaren, zigarroaren eta bizarra moztearen xarma?
Antzezleak eta ikusleak, sortzeko, istorioetan sartzeko eta, batez ere, aske izateko, haur hori behar-beharrezkoa du. Jokoak gauzak beti lehenengo aldiz ikusteko gaitasuna ematen baitigu, badakiguna berriro deskubritu ahal izateko edota bagenekiela uste genuena ez dakigula ohartzeko. Azken batean, bizitzara jolasteko edota jolasten bizitzeko. Antzerkia haurra berreskuratzeko tresna bikaina da. Antzerkia egiteko haurra behar baita. Eta antzerkia haurra pertsona bilakatzeko tresna bikaina da. Haurra pertsona bilakatzeko antzerkia behar baita. Norberaren gorputzaren, ahotsaren eta sentimenduen kontzientzia hartzeko, ondokoaren lekuan jarri ahal izateko, talde lana lantzeko... Hori guztiagatik, haurra aldarrikatu nahi nuke. Helduen haurra eta baita haurra bera ere. Eta antzerkiak eskolako programazio barruan egon behar lukeela ere aldarrikatu nahi dut. Hezkuntza, pertsonak egosten diren sukaldea delako. Eta pertsona proiektu horiek, ezagutza akademikoak izateaz gainera, pertsona ere izan behar dutelako. Eta proiektu horretan ezin dugulako jolasa ahantzi. Jolasa tresna bikaina baita pertsona egiteko, eta baita antzerkia egiteko ere. Jolastuko al gara indiotan eta bakerotan?
Espectáculo: «Corazón Loco».
Fechas: Sábado 1 y domingo
2 de marzo (Donostia) y 13 de marzo (Gasteiz).
Hora: 19.30 h. y 20.30 h., respectivamente
Lugar: Teatro Victoria Eugenia y Teatro Principal.
Precio: 16-30 euros en Donostia y 11-24 euros
en Gasteiz.