Biarritz Junior balletak «Gari beltza» ikuskizuna aurkeztuko du
Hiru pieza koreografiko dira. Dantzarien bertuteez gozatzeko parada izango da, Erik Satieren musikari esker; «Sorgin» bretoi batekin maitemintzeko ere bai; eta dantza areto batean elkartutako bikoteen arteko jolasekin hunkitzeko, Johannes Brahmsen «Hungariako Dantzak» oinarrian hartuta. Aldi berean narratiboa eta liluragarria den dantzaren bidez plazer hartzeko egitaraua da.