GARA > Idatzia > Txirrindularitza

Txirrindularitzako polemika

ASO elkarteak Astana taldea Nazioarteko Kriteriumetik ere kanpo uztea erabaki du

p052_f02_097x096.jpg

GARA | BILBO

Amaury Sport Organisation -ASO-, elkarteak, Paris-Niza eta Tourra antolatzen duenak, hain zuzen, martxoaren 29 eta 30ean jokatuko den Nazioarteko Kriteriuma eta bertan parte hartuko duten taldeak aurkeztu zituen atzo. Paris-Nizako aurkezpenean hartutako jarrerari jarraituz, Astana taldea proba honetatik ere kanpo laga du ASOk.

Honako talde hauek hartuko dute parte Nazioarteko Kriteriumean: Euskaltel-Euskadi; Ag2R, Bouygues Telecom, Cofidis, Credit Agricole, Francaise des Jeux eta Agritubel; Caisse D'Epargne eta Karpin Galicia; Skil eta Rabobank; High Road eta Milram; BMC eta Slipstream; Landouwkrediet Belgikatik, CSC Danimarkatik, Barloworld britainiarra eta Italiako Lampre.

Betiko formatoari eutsiko dio Nazioarteko Kriteriumak. Hasteko etapa laua izango da hilaren 29an: Signy le Petit eta Charleville Méziérez artean, 193 kilometrokoa. Hurrengo egunak, berriz, bi zati izango ditu: goizean 98,5 kilometroko mendiko etapa Les Vieilles Forges eta Montherme artean. Arratsaldean, berriz, erloju kontrakoa egingo da Charlevilleko 8,3 kilometroko zirkuitu batean.

ASO: «Epaile eta alderdi»

Nazioarteko Txirrindularitza Elkargoa -UCI- eta ASO muturtuta daude. Hala, UCIko presidente Pat McQuaidek ASOri Paris-Nizan «epaile eta alderdi» izatea egotzi zion atzo.

«Dopin zurrumurrua aski da ASOk txirrindulari bat zein talde bat kanpoan uzteko, kaltetuen babeserako aukerarik gabe», esan zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo