GARA > Idatzia > Bruesa

LEB

David Gil fitxatu ostean, Bruesak Burgosen defendatuko du lidergoa

GARA | DONOSTIA

ACBra igotzeko lehian buru-belarri sartuta dago Bruesa Gipuzkoa Basket, eta atzo bertan itxi zuen helburu horretarako izango duen taldea David Gil antolatzailea fitxatuta. Orain arte La Palman aritutako andaluziarrak igotzeko bermea duela esan daiteke, bost talde desberdinekin lortu baitu jauzia ematea.

Bide horretan irmo jarraitzeko, partida zaila izango dute gaur donostiarrek Burgosen gaueko bederatzietan. Sailkapenaren erdian egon arren, talde gaztelarra denboraldiko unerik gozoenean da, jokatutako azken bost partidetatik lau irabazi baititu. Partida honetarako Schraeder jokatzeko moduan izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo