GARA > Idatzia > Athletic

Aurrelariaren bolada ona

Golez gol, beste kapitulu bati ekin dio Llorentek

Garai latzak ezagutu ondoren, egun unerik gozoena bizi du jokalari errioxarrak

p046_f01_199x160.jpg

Amaia U. LASAGABASTER | BILBO

Modako dago Fernando Llorente. Ez Athletici dagokionez bakarrik. Lehen mailari buruzko analisi, kronika, balantze eta komentariotan etengabe agertu ohi da aurrelari errioxarraren izena azken asteotan.

Ulergarria, zer nolako boladan dagoen ikusita. Talde zuri-gorriak sartu dituen azken sei goletatik, bost berak egin ditu, eta horietatik lau, jarraian heldu dira beste hainbeste partidatan. Marka polita, dudarik ez, eta bereziki garrantzitsua azken urteotan nahiko une gogorrak bizi izan dituen jokalari batentzat.

Are gogorragoak, mutil gazte bati buruz ari bagara. Horixe da Llorenteren kasua -23 urte bete zituen joan den astean-, Lehen mailan denbora dezente badarama ere.

Bere ibilbideak luzeagoa dirudi izan dituen gorabeherak gogora ekarriz gero. Egun bizi dituen une goxoak ez dira berriak errioxarrarentzat, Athleticen lehen taldera heldu bezain laster -edo lehenago, beharbada- itxaropen ugari piztu baitzituen. Gehiegi beharbada, eta horrelako kasuetan maizegi gertatzen den bezala, itxaropen horiek frustrazioari ere irekitzen dizkiote ateak.

Llorentek 2005eko urtarrilean egin zuen debuta Athleticekin. Agertokia, paregabea: San Mames, eta jokalari gazteak sorrarazi zuen zirrara, ere bai. Egun batzuk geroago txaloak areagotu egin ziren, aurrelariak hiru gol sartu zituenean Kopan, Lanzaroteren aurka. 15 partida jokatu zituen estreinako denboraldi hartan, eta guztira hiru gol sartu Ligan. Hala, hurbileko etorkizunari begira, Urzaizen postua hartzeko hautagai bihurtu zen.

Une txarrak

Zoritxarrez, oso hilabete gutxi behar izan zituen aurrelariak ospearen ifrentzua ezagutzeko. 05/06 denboraldia gaizki hasi zen Athleticentzat, baita Llorenterentzat ere. Taldeak, nola edo hala, aurrera egin zuen hurrengo hilabeteetan, iazko denboraldian gertatu zen bezala, baina Llorentek askoz luzeago itxaron behar izan du irribarrea berreskuratzeko.

Aurtengo denboraldian txistuak entzun behar izan ditu urte batzuk lehenago txalotu egiten zuen San Mamesen. Baina Joaquin Caparrosek bere aldeko apustu sendoa egin zuen, aurrelariak berak nortara edo hartara aurrera egin zuen eta, azkenean, saria lortu zuten biek, eta ondorioz, taldeak ere bai.

Golez gol, Llorente ezinbesteko pieza bilakatu da taldeari eustearen helburuari begira egiten ari den lasterketa gogorrean -bere golek, halako kontuak baliagarri badira, sei puntu eman dizkiote dagoeneko Athletici bigarren itzuli honetan-.

Errioxarrak, hala ere, «oso pozik» dagoela onartu arren, ez dio bere boladari duen baino garrantzi handiagoa eskaintzen. Ziur asko, lehen taldean daramatzan urteotan izandako esperientziak ederki erakutsi diolako futbolean zer-nolako gorabeherak dauden. Eta, batez ere, ez duelako gehiegizko itxaropenek izan dezaketen prezioa berriro ere ordaindu nahi.

ITXAROPENAK

Lehen taldera heldu bezain laster, itxaropen ugari piztu zituen Llorentek. Gehiegi beharbada, eta horren prezioa ordaindu behar izan zuen hurrengo denboraldietan.

La plantilla rojiblanca regresó con sabor agridulce de Almería

Un empate fuera de casa, y más ante el equipo revelación -el que, por otra parte, más triunfos por 1-0 ha sumado esta temporada- podría darse por bueno, más aún viendo la trayectoria del Athletic.

Pero lo cierto es que el punto sumado en Almería ha dejado un sabor agridulce en la plantilla rojiblanca. «Tal y como se puso el partido se puede decir que se ganó un punto, pero en términos generales merecimos la victoria», reclamaba ayer Koikili.

El lateral, de todos modos, piensa ya en el próximo partido, la visita a San Mamés de un Valladolid «complicado. Aunque si ganamos será como sumar cuatro puntos», subrayó.

GARA

Jornada de descanso antes de otro amistoso

Tras realizar ayer la habitual sesión de recuperación, la plantilla del Athletic disfruta hoy de jornada de descanso. Los rojiblancos volverán al trabajo mañana, con entrenamiento matinal en las instalaciones de Lezama y encuentro amistoso por la tarde en Zamudio.

Yeste, Etxeberria y Joseba Llorente no podrán jugar

Joaquín Caparrós no podrá contar frente al Valladolid con Fran Yeste y Joseba Etxeberria, que el domingo completaron ciclo de amonestaciones. Claro que José Luis Mendilibar también pierde, por idéntico motivo, a un jugador muy importante, su goleador Joseba Llorente.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo