Liga Federala béisbol
Donibane Lohizunek lehen kolpea jaso du igoera fasean
Lapurtarrek lehen jardunaldian irabazi ostean, partida honetarako ere itxaropen handiak zituzten, baina Valence taldeak 29 eta 35 hartu zien aurrea
J.L. | BAIONA
Donibane Lohizunek ezin izan zion Pro 2rako igoera fasean lortutako garaipenari jarraipenik eman, galdu egin baitzuen etxean Valenceren aurka, 29 eta 35.
Norgehiagoka polita eskaini zuten bi taldeek, baina gorri-berdeei azken metroetan biziagoak izatea falta izan zitzaien. Sigaudek eta Pardonek egin zituzten euskaldunen bi entseguak, eta Elizondok bi transformazio eta bost zigor kolpe gauzatu zituen. Partidaren gakoa, ostikoak izan ziren, kanpotarrak dropekin asmatu egin baitzuten, eta hortik etorri zen garaipena.
Jaitsierako fasean, Maule oso gaizki hasi da. Badirudi azkeneko unean igoera fasea jokatu gabe geratzeak min eman diola, eta orain horri buelta eman ezinik dabilela. Partida erosoa zuen Poittiersen zelaian, baina zuri-gorriek 19-6 galdu zuten. Hemendik aitzinera gauzak hobetzen hasi beharko dute, bestela ezusteko handiren bat har baitezakete.
Lehen fasean baino askoz ere hobeto dabilena, berriz, Nafarroa da. Badirudi mailari eusteko borroka honetan gauzak ongi bideratzen ari dela. Hori-gorriek Chateauirenarden zelaiara egin zuten bisita, eta 17-19 irabazi zuten, garrantzi handiko lau puntu eskuratuz. Fagouetek egin zuen euskaldunen entsegua, eta Iturririak transformazio bat eta lau zigor kolpe gauzatu zituen.
Gernika
Ohorezko B Maila amaitu da, eta Gernikak Ohorezko Mailarako igoera fasea jokatuko du. Berde-beltzek, azkeneko jardunaldian Cornella, azkeneko sailkatua, hartu zuten, eta bizkaitarrek sekulako astindua eman zieten, 169-0 irabazi baitzuten. Horrelako emaitzak oso gutxitan ikusi ohi dira errugbian. Bizkaitarrek bigarren amaitu dute, eta Les Abeles taldearen aurka jokatuko dute igoera fasea. Joanekoa, martxoaren 30ean Gernikan, eta apirilaren 6an, berriz, itzulerakoa.
Hernanik, denboraldia, laugarren amaitu du, eta azkeneko jardunaldian, derbia izan zuen Durangoren aurka, nahiz eta ezer ez zegoen jokoan. Gipuzkoarrek, 23-20 irabazi zuten, eta bizkaitarrek bosgarren amaitu dute denboraldia.
Emakumezkoei dagokienez, Lehen Mailan, ASB Baionako taldeak Valleloisi 55-0 irabazi zion, eta hala, lehen postuan jarraitzen dute baionarrek. Autonomien artekoan, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoak, erraz irabazi zuen Kordoban, Andaluziako selekzioa 6 eta 24 hartu baitzuen mendean.
El Béisbol Navarra sigue mandando tras la cuarta jornada del Torneo Apertura. Los iruindarras ganaron al Pamplona B por un contundente 10-0. En el otro duelo de la jornada, el Pamplona A derrotó al San Inazio de Bilbo por 9-5 y se coloca en el segundo lugar de la tabla clasificatoria.