GARA > Idatzia > Kirolak

Belar hockeya

Realeko neskak finalerdietan dira

J.L. | DONOSTIA

Realeko neskek garaipen handia erdietsi dute aste hondar honetan, eta finalerdiak jokatzeko postuetan sartu dira. Beraiek izan dira, kiol honetako maila nagusian dabiltzan hiru taldeetatik irabazi duten bakarrak.

Zuri-urdinek, Egara hartu zuten Bidebietan, eta partida estu baten ostean, garaipena lortu ahal izan zuten. Neurketa estua izan zen, bi taldeak parekatu samar aritu baitziren. Hala ere, bigarren minutuan, Sofia Agirrek lortu zuen zuri-urdinen gola, eta horri eutsi ahal izan zieten.

Nesken Ohorezko Mailako beste euskal taldeak, Jolasetak, astindu handia hartu zuen Poloren zelaian, eta 8-0 galdu zuten. Emaitzak dena argitzen du. Bizkaitarrak azken postuan daude, eta gauzak ikaragarri aldatzen ez badira, maila galduko dute aurtengo denboraldian.

Mutilen Ohorezko Mailan, ere gauzak ez ziren askoz hobeto joan, Atletico San Sebastianek etxean 0 eta 1 galdu baitzuen Poloren aurka.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo