GARA > Idatzia > Futbola

Txapeldunen Liga

Interrek 1965ko kanporaketan jarri du Liverpool kanporatzeko itxaropena

p055_f02_097x096.jpg

GARA | MILAN

1965.urteko finalerdietan Anfielden 3-1eko markagailuari buelta eman zion Interrek Helenio Herreraren gidaritzapean, eta aurrekari horretan jarri dute itxaropena berriki ehungarren urteurrena beteko duen talde italiarrak gaur arratsalderako. Joaneko partidan Dirk Kuyt eta Steven Gerardek lortutako golek Liverpooleko taldea oso egoera egokian jarri dute, eta oraingoan aurrera egitea lortuko balute, final-laurdenetako laugarren talde ingelesa izango litzateke.

Italiako ligan lidergoan dauden arren, oraingoa ez da aspaaldiko unerik onena Milanekoentzat eta gainera gaurko partidarako hainbat baja izango ditu Roberto Mancinik. Egoera arras desberdina da gorrientzat, Premier Leaguen azken lau partidak jarraian irabazi baitituzte, azkena Newcastle-en aurka 3-0.

Atzealdean zigortutako Marco Materazzik eta min hartutako Ivan Cordobak ez dira Interrekin jokatzera aterako; entrenatzaileak Christian Chivu errumaniarra, aldiz,berreskuratuko du. Zelai erdian, Vieira eta Luis Figo beteranoak egongo dira, baina denbora dezente min hartuta egon ostean, ez dute beren joko rik onena erakuterik izango.

Kanporaketari buelta emateko golak behar ditu Interrek eta horren bila arituko dira Zlatan Ibrahimovic eta Hernan Crespo hasieratik; Julio Cruz zain egongo da aulkian bitartean.

Anfieldekoen artean, Rafa Benitezek Steve Finnan salbu talde osoa izango du bere esanetara. Javier Mascherano argentinarrak ezin izan zuen ligako azken partida amaitu, baina gaur jokatzeko moduan izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo